PUNTA BEGOÑA GALERIAK
zer dira eta nola daude?
Getxoko Punta Begoña Galeriak XX. mendearen hasierako Bizkaiko eta Euskadiko eraikinik esanguratsuenetako bat dira. Ondare gisa duten balio ukaezina kontuan harturik eta gaur egun degradatuta daudela ikusirik, Getxoko Udalak eta UPV/EHUk proiektu bati ekin diogu galeriok lehengoratzeko eta haiei balioa emateko xedez.
BISITA GIDATUAK
Pribilegio handia da guretzat gida espezializatuen talde hau izatea, eraikina eta bertan egiten ari diren lanak ondo ezagutzen dituena. Haiek dira ondare preziatu hau lehengoratzeko eta balioesteko lanean ari garenon aurpegia.
Zabaltzen den egun guztietan lau bisita gidatu jartzen ditugu zure eskura. Hurbil zaitez galerietara edo egin ezazu erreserba Udalaren web-orrialdearen bidez (www.getxo.eus) edo Getxoko turismo bulegora deituz (94 491 08 00).
BISITA LIBREA
Urtez urte bagoaz galeriak bisitatzeko eremua handituz, baita mundu digitalak eskaintzen dizkigun aukerak gehitzeko sistema berriak ezarriz ere. Horregatik, 2018an galerietara sartu ahal izango zara eta zure kabuz bisitatu, taldean joan gabe, erreserbarik egin gabe, eta batez ere, informaziorik galdu gabe. 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara astelehen, asteazken eta ostegunetan, asteazkenera eta 21:00ak arte ostiral, larunbat eta igandeetan.
Murgildu zaitez prestatu ditugun bost bisita tematikoetako batean!
AZKEN BERRIAK
BISITA ERREKORRA PUNTA BEGOÑAN
Denboraldia amaitzeko bi hilabeteren faltan, bisitarien kopuruak 2017ko gainditzen du dagoeneko. Pasa den apirilean bisiten denboraldia hasi zenetik, 13.000 lagun pasa dira dagoeneko Punta Begoñako Galerietatik. Eguraldi txarragatik hasiera aldakor baten ondoren, bisitarien kopurua gora [...]
PUNTA BEGOÑA GALERIAK ZIENTZIAZ BETE DIRA.
150 zientzialarik baino gehiagok parte hartu dute Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu eta Getxoko Punta Begoña Galerietan ospatu den Zientziaren Astean. Tailerrak “bisita-eremu” modukoak izan dira; hauetan, bertaratukoek, EHUko irakasle eta ikerlarien eskutik, Punta Begoñako flysh-ean [...]
AURKEZPENA: Euskaraldia egitasmoa, Getxo
Iragan den maiatzaren 9an “Getxon 24 ordu euskaraz” egitasmoa aurkeztu zen Punta Begoña Galerietan. Ekimen hau, maiatzaren 24an, azaroak 23tik abenduaren 3ra Euskal Herriko hainbat herrietan ospatuko denaren proba pilotua izan zen. Esperientzia hau Getxon [...]

ZER DIRA GALERIAK?
Punta Begoña Galeriak Getxoko Ereaga kaian daude, eta hala Bizkaiko nola Euskadiko XX. mendeko eraikinik garrantzitsuenetariko bat dira. Nabarmentzekoak dira galerien erabilera berezia, kokagune paregabea eta haietan erabilitako teknologia.

GARAI BATEN SINBOLOA
Esan daiteke Punta Begoña Galeriak Horacio Echevarrietaren ametsa direla. Horacio Echevarrieta (1870-1963) Cosme Echevarrieta Bizkaiko errepublikanismoaren lider eta enpresari arrakastatsuaren (1842-1903) semea izan zen. Negozioek ematen zizkioten

PROIEKTUA
Punta Begoña Galerien ondare balioa eta egungo degradazioa ikusirik, Getxoko Udalak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) galeriak leheneratzeko eta balioan jartzeko proiektu bati…

EGINDAKO LANAK
Durante la primera fase del proyecto, de 2013 a 2015, hemos desarrollado las siguientes líneas de trabajo, investigación química, geotécnica, hidrogeológica, geológica, histórica, arqueológica, arquitectónica, económica…
Punta Begoña Galeriei buruzo dokumentazio historikoa biltzen
Saroe Pascual, UPV/EHUko GPAC taldeko ikertzailea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoan
FOTOTEKA

Punta Begoñako galerien garrantzia nabarmentzeko proiektuak VI. Aixe Getxo! saria jaso du arkitektura eta espazio publikoaren kategorian egindako lanarengatik.
