Paisaia mundu globalean nortasuna sortzeko elementu gisa aztertzeko jardunaldia egin dute Punta Begoñan

70 profesional baino gehiago daude gaur Getxoko Punta Begoña Galerietan, “Lurralde antolamendua eta globalizazioa: gure nortasunari eutsi al diezaiokegu?” jardunaldian. UPV/EHUko Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrak eta Jakiundek, Zientzia Arte eta Letren Akademiak antolatu dute ekitaldia. Jardunaldiari hasiera eman diote Koldo Iturbek, Getxoko Kultura, Euskara eta Gazteria zinegotzi eta alkateordeak; Izaskun Iriartek, Eusko Jaurlaritzako […]