Hasi dira Punta Begoña galerietako aurtengo lehendabiziko lanak

Punta Begoña galeriei balioa emateko lanean parte hartzen duten UPV/EHUko ikerketa taldeen lanaren emaitza gisa, hurrengo hilabeteetan egingo dituzten aurreneko lanak aurkeztu dituzte gaur goizean. Horrez gain, 2017ko bisita gidatuen inguruko nobedadeak aurkeztu dituzte. Ekitaldian izan dira Imanol Landa Getxoko alkatea, Arturo Muga Zientzia Garapen eta Transferentziarako errektoreordea, Juanma Madariaga UPV/EHUren proiektuko ikertzaile nagusia eta […]

UPV/EHUko ikaslek eskolak hartu dituzte galerietan

“Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterreko” 30 ikasle inguru Punta Begoñara joan ziren, han “Kultur paisaiaren kudeaketa sozioekonomikoa” ikasgaiaren klase bat jasotzera. Atzoko klasean, UPV/EHUko ikasleek ikusi zuten nortasun-sentimenduak sortzen dituen ondare-elementu bat (kasu honetan Punta Begoña) nola txertatu ahal den lurralde-estrategietan, berrikuntzara eta dinamika kultural eta sozioekonomikoak sortzera orientatuak. Prestakuntza da galerien […]

Zabalik dago Punta Begoña Galerietako 2017ko bisita gidatuetan izena emateko epea

Apirilaren 1ean hasiko dira berriz ere galerietako bisita gidatuak; aurten, uztailaren 31ra arte egingo dira. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Getxoko Udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta: 94 491 08 00. 2017ko bisitetan, eredu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilabetero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. […]

Punta Begoña Galeriei buruzko erreportajea Teknopolisen

Teknopolis EITBko programak Punta Begoña Galerien garrantziari buruzko erreportaje zabala egin du otsailaren 26an eta 27an. Bertan azaldu zituzten proiektuaren ardatz nagusiak, UPV/EHUn egiten ari diren ikerketa-lanak eta galeriak sozializatzeko lehenengo pausuak: bisita gidatuak, jardunaldiak, kontzertuak etab. Erreportajeak badu ere galerien jatorriari eta ikurrari buruzko zatia; haien jabeari buruzkoa, Horacio Echevarrieta; eta diseinatu zituen arkitektoari […]