Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan

Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai horiei erantzungo diegu. Aurtengo bisita gidatuek formatu berria daukate: erakusketa-eduki berriak hilero, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Maiatzaren 31tik uztailaren 2ra arte azalduko da zeintzuk diren galerien eraikuntzan erabilitako materialek, beren garaian berritzaile izan zirenek, gaur […]

Zientziatekan aurkeztu dugu Punta Begoña proiektua

Joan den maiatzaren 24an Zientziateka konferentzia zikloan izan ginen, hilabetero EHUko Kultura Zietifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak gaur-gaurko gai zientifikoak  hedatzeko antolatzen dituzten  hitzaldiaetan, alegia. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azaldu zituzten, zer-nolako erronkak izan ohi dituzten eguneroko lanean, eta ikerketaren […]

Punta Begoñako estazio meteorologikoa

Duela gutxi, estazio meteorologiko bat jarri dugu Punta Begoñako goiko lorategian, galerietan egiten ari garen azterketa hidrogeologikoa osatu ahal izateko eta inguruko urak eraikinari nola eragiten dion aztertzeko. Estazio berri hau lur azpiko urak kontrolatzeko sareari batu zaio, datuak etengabe erregistratzen dituzten lau zundaketa edo putzurekin. Honako funtzio hauek ditu estazioak: Anemometroa, haize orratzarekin, haizearen […]

Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan

Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak hilero antolatzen dituzte hitzaldiok, gaur-gaurko gai zientifikoen berri emateko xedez. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azalduko […]

Berriz hasi dira bisita gidatuak, kalteak konpondu ondoren

Ostiral honetan, maiatzak 12, berriro hasi dira bisita gidatuak. Izan ere, joan den asteburuan ekintza bandaliko bat izan zen Punta Begoñan, eta bisitak bertan behera utzi behar izan ziren. Guztira, hiru bisitaldi utzi behar izan dira bertan behera, maiatzaren 9koa, 10ekoa eta 11koa hain zuzen ere –asteartea, asteazkena eta osteguna, hurrenez hurren–; jende ugari zegoen […]

Bisita gidatuak bertan behera utziko dira ostegunera arte, ekintza bandaliko baten ondorioz

Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ostegunerarte, maiatzak 11 (barne), Punta Begoña Galerietan dauden bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki dute, atzo galerietan izan zen ekintza bandaliko bat dela eta. Pasadan astean aurretatu genuen bezala, aurtengo bisita gidatuetan eduki ezberdinak izango dira hilero eta maiatzean galerien apaingarriak osatzen dituzten zeramikazko elementuak ziren protagonista. Gaur zeramikak […]

Galerietako zeramikak eta beren jatorria, Punta Begoñako bigarren erakusketan

Maiatzean Punta Begoñako apaindura-elementurik esanguratsu eta ezagunetako batera gerturatuko gara: galeriak estaltzen dituzten zeramiketara. Maiatzaren 4tik 30era, galeriak ezagutarazteko xedez antolatzen ditugun bisita gidatuen barruan, zeramika horien jatorria, osaera nahiz apaindurak ezagutu ahalko dira. Aurten formatu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. UPV / EHUren eskutik […]