Berriz hasi dira bisita gidatuak, kalteak konpondu ondoren

Ostiral honetan, maiatzak 12, berriro hasi dira bisita gidatuak. Izan ere, joan den asteburuan ekintza bandaliko bat izan zen Punta Begoñan, eta bisitak bertan behera utzi behar izan ziren. Guztira, hiru bisitaldi utzi behar izan dira bertan behera, maiatzaren 9koa, 10ekoa eta 11koa hain zuzen ere –asteartea, asteazkena eta osteguna, hurrenez hurren–; jende ugari zegoen egun horietarako izena emanda.

Galeriak itxita egon diren egunetan, azalpenezko zenbait elementutan eragindako kalteak konpondu dira. Elementuok UPV/EHUko ikertzaileek sortu dituzte, proiektuaren aurrerapenak islatzeko, eta modu dinamikoan erakusteko Punta Begoñako zeramiken inguruko zenbait alderdi, hala nola jatorria, konposizioa eta dekorazioak.

Egunotan, Getxoko Udala harremanetan jarri da bertan behera utzitako bisitetan izena emanda zeuden pertsonekin, gertatutakoaren berri emateko eta izena beste egun batean emateko aukera eskaintzeko. Ildo horretatik, eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona horiei guztiei, egoera ulertu dutelako, baita getxoztar guztiei ere, gertatutakoaren ondoren eman duten babesarengatik.

By |2018-04-23T08:13:50+00:00maiatza 12th, 2017|Berriak|0 Comments

About the Author:

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.