Punta Begoñaren memoria kolektiboari buruzko erakusketa

Ekainaren 1etik 15era “Getxoko memoria kolektiboa” erakusketa egingo da Punta Begoñako galerien balioa nabarmentzeko proiektuaren barruan. Bertan UPV/EHUko ikerlariok Punta Begoñako memoria immateriala eta materiala berreskuratzeko egin dugun lana azalduko da.

Erakusketa bi zatitan banatu dugu: toki horretako historiarekin erlazionatutako pertsonen testigantzak, Torrene Aretoan (Getxo, Bizkaia) egongo direnak, eta galeriak berreskuratzeko aurreikusitako esku-hartzeak, Villamonteko Kultur Etxean (Getxo, Bizkaia) ikusi ahal izango direnak.

 

Testigantzak Torrene Aretoan

Galerien inguruan eratu den gizarte-sarearen bitartez, herritarrek lagatako dokumentuak, irudiak, grabazioak eta elkarrizketak bildu, sailkatu, katalogatu eta aztertu ahal izan ditugu. Horren emaitza narrazio bat izan da, Punta Begoñako historia ez ezik, Getxokoa, Bilbokoa eta Bizkaiakoa ere bildu dituena. Horiei esker, jakin ahal izango dugu nolakoa zen galerietan bizitzea, zertarako erabiltzen ziren, zein asmoz eraikiarazi zituen Horacio Echevarrieta jabeak, Ricardo Bastida arkitektoak zer zeukan buruan  eraikina planteatu zuenean edo zer eragin izan duten getxotarren bizimoduan.

Testigantza horiek ikus-entzunezkoen bilketaren lehenengo fasean jaso dira, eta nagusiki tokiaren historiarekin zuzenean erlazionatutako pertsonak edo haien oinordekoak hartu ditugu ardatz gisa. Aurreikusi dugu bigarren fase bat egitea, Getxoko herritar guztiei irekita, hala nahi dutenek Punta Begoñari lotutako testigantzak, bizipenak eta bestelako materialak emateko aukera izango dute. Fase horretako lehengo urratsean, biltzeko postontzi bat jarri dugu Torrene Aretoan, ekainaren 1etik 15era, getxotarrek beren harremanetarako datuak eta eman dezaketen informazioa utzi ditzaten (hala nola galeriei buruzko argazkiak, posta-txartelak, bideoak, gutunak, dokumentuak, istorioak, oroitzapenak eta bizipenak).

Erakusketa Villamonteko Aretoan

Getxoko historia kolektiboaren ildotik, Villamonteko Kultur Etxeak ere erakusketa bat hartuko du ekainaren 1etik 15era, zeinak herritarrei hurbilduko dizkien Punta Begoñan 2017. urterako aurreikusi diren esku-hartzeak. Hain zuzen ere, erakusketan birsortzeen eta planoen bidez azalduko da, esate baterako, obrak zertan dautzan, eraikinaren zein gunetan esku hartuko den eta zein teknika erabiliko diren. Egingo ditugun lan horiei esker, eraikinaren irisgarritasuna hobetuko da eta, horrela, galerietako eremuak gehiago erabili ahal izango dira eta eraikinaren elementuen narriadura geldiaraziko da. Besteak beste, honako esku-hartze hauek aurreikusi dira: aretoa iragazgaiztea, hegoaldeko galerian bi sabai aizunak eskoratzea, aretoaren azpiko gune berrirako sarbidea sortzea, iparraldeko sarreran igogailu panoramiko bat jartzea eta beste sarrera bat eratzea hegoaldeko galerian.

Torrene Aretoa

Torrene kalea 3,  Algorta, Getxo (Bizkaia)

Ordutegia: asteazkenetik ostiralera, 11:00-13.00/17:00-20:00. Larunbatean, 12:00-14:00/18:00-21:00. Igandean, 12:00-14:00.

Villamonteko Kultur Etxean

Villamonte kalea, A, 8, Algorta, Getxo (Bizkaia)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00/18:00-21:30. Larunbatean, 10:00-13:00.

By |2019-01-29T09:40:24+00:00ekaina 1st, 2017|Agenda|0 Comments

About the Author:

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.