Azken asteetan, Punta Begoña Galerietako obren garrantzia arkitektura eta eremu kulturaleko hainbat eremuetan aintzatesten ari da. Javier Martin Ramirok, Sustapen ministerioko Arkitektura eta Eraikingintza zuzendari ordeak, egindako bisita batean zioenez, Punta Begoñan garatzen ari dena “egitasmo paregabea da hainbat alderdi biltzen dituelako; ondarea, turismoa, ikerketa, jardueren sormena edo eta ingurunearen birsorkuntza”.
Bestalde, pasa den apirilean, Paisaiaren Gestioa masterraren klase praktiko bat eman zen bertan. Ondarea, Lurraldea eta Hiria, UPV/EHU. “Paisaia Kulturaleko gestio sozioekonomikoa” ikasgaiko ikasleek identitate sentimenduak sortzen dituen ondare elementu bat ikuskatzeko bisita egiten duten bigarren urtea da.

Ezkerretik hasita Javier Marin Ramiro, Sustapen Ministeritzako Patrimonio azpizuzendaria; Mikel Xabier Aizpuru, Eusko Jaurlaritzako Patrimonio Zuzendaria; Amaia Agirre, Getxoko zinegotzoia; Imanol Landa, Getxoko Alkatea eta Agustín Azkarate , Unesco Katedrako ikerlari nagusia.

Javier Marín Remirok, pasadan Maiatzaren 9an, Punta Begoñako Galerietan emandako konferentziaren momentu bat. Sustapen Ministeritzatik proiektuak jaso ditzaken finantzaio iturrien aukerak aztertu zituen.