Iragan den maiatzaren 9an “Getxon 24 ordu euskaraz” egitasmoa aurkeztu zen Punta Begoña Galerietan. Ekimen hau, maiatzaren 24an, azaroak 23tik abenduaren 3ra Euskal Herriko hainbat herrietan ospatuko denaren proba pilotua izan zen.

Esperientzia hau Getxon Euskaraldiaren bultzatzaile diren Bizarra Lepoan eta Egizun Getxon Euskaraz elkarteek eta Udaletxeak berak antolatu zuten.
Aurkezpenak Getxoko Euskaraldiaren bultzatzaile izan den hamaikakoaren parte hartzea izan zuen. Hamaikakoaren partaideek Getxoko bizilagunen parte hartzea sustatzea izango dute helburu nagusia, eta herrian ospatuko diren beste ekimenen bozeramale izango dira.

1. Arrate Saitua: Euskara Bizarra Lepoan elkarteko partaide eta irakaslea.
2. Afrika Bibang: Abeslaria, besteak beste Etsaiak taldean eta Fermin Muguruzaren kolaboratzailea.
3. Asier Alda: Magisteritza ikaslea, entrenatzailea, begiralea eta Musikalia elkarteko koordinatzailea.
4. Maider Santxo: Aixerrota institutuko ikaslea eta Aixerrota boleibol taldeko jokalaria.
5. Pedro Larragan: Kazetaria eta Confebaskeko komunikazio zuzendaria.
6. Victoria Bengo: Biologoa eta Berbalaguna eta ibilbide toponimikoen bultzatzailea.
7. Amaia Garces: Matematika ikaslea eta Ziztu Bizian-eko begiralea.
8. Ibon Larrinaga: Boxeatzaile gaztea. Estatu Batuetan egingo du debuta.
9. Itxaso Arana: Sumillerra. Jolastoki jangela.
10. Deu Txakartegi: Arkitektoa eta We are standard taldeko partaidea.
11. Endika Guarrotxena: Irakaslea eta Algortako ikastolako lehen belaunaldiko ikaslea.

Fredi Paia, Euskaraldia-ren koordinatzaileari elkarrizketa:

Beraiek izango dira gure enbaxadoreak. Getxotarrek proposatutako hamaikakoa. Getxotarrak astearte eta ostegunetan elkartu dira beren denbora librean euskararen alde lan egiteko, elkarteak eta Udaletxea. Getxoko Euskal komunitatearen aniztasunaren isla dira emakume eta gizon hauek: desberdina, adeitsua, belaunaldi askotakoa, askotan ikusezina Abrako lanbroak ezkutatuko balu bezala.
Euskaraldiaren helburua
Euskararen ezagupenaren eta erabileraren artean dagoen distantzia estutuko duen inertzia linguistikoaren aldaketa sustatzea. Euskaldun komunitatea ahaldundu nahi dugu; hizkuntza gutxitu bat erabiliz bizitza normala egin nahi duten horiek estrés linguistikoa gainditu dezaten. Jendea euskaraz haritzea bultzatu, konplexurik gabe, dakiena, nahi duenean, nahi duenarekin eta komunikazioa helburutzat hartuta, zer pentsatuko duten ahaztuta. Ez da kalitate kontua, kantitatea da inporta duena.
Ekimenaren parte hartzaileak
Euskaraz egiten den hiru errealitate administratiboetako euskararen sustatzaile diren erakunde nagusiak eta 300 herri elkarte inguru: Euskadi, Nafarroa eta Euskal Herri kontinentala. Getxon bereziki, bultzatzaileak Egizu Getxon Euskaraz, Bizarra Lepoan eta Udaletxea dira.
Euskara, hiru belaunaldietan getxotarren %90aren hizkuntza izatetik %10enarena izatea pasatu da. Hazken bietan bereziki berreskuratu da, euskaldunek herritarren %33a osatzen dute. Guztiona zen zerbaiten berreskuratzea da, garai ilun baten ondoren berriro guztiona izatera pasa dena. Sinbolikoki euskarak eta Punta Begoñak badute kidetasunik.