Bisita libreak

/Bisita libreak
Bisita libreak2019-01-29T09:39:06+00:00

Punta Begoñak bisita libreak eskainiko ditu abuztuan, aldez aurretik erreserba egin beharrik gabe

Abuztuan zehar, Punta Begoñako galeriak, leheneratu zirenetik estreinako aldiz, bisitatzeko irekita egongo dira, 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara, asteartetik igandera. Hilabete horretan ez da ibilbide gidaturik egongo, bakarrik bisita libreak.

Formatu berri honi esker, aurrez ezarritako talderik gabe eta aurrez izena eman beharrik gabe, galeriak bisitatzea errazagoa izango da gaur egungo ordutegiak ondo ez datorkien pertsonentzat edo Punta Begoña euren kasa ezagutu nahi dutenentzat, eta aisialdiko alternatiba malguak nahi dituzten eta gauzak planeatu behar ez dituzten turistentzat.

Abuztuko bisitariek UPV/EHUko ikerketa-taldeek proiektu honetan egiten dituzten lanak ikusi ahalko dituzte. Hartara, galeriek erakusketa-osagai dinamikoak edukiko dituzte, dibulgazio-izaerakoak, lan hauen emaitzak modu bisual eta erakargarrian erakusten dituztenak.

Horrela, gehiago jakin ahalko dugu galerien kokaleku den flysch motako trokari eta horrek eraikinarekin elkarrekintzan aritzeko duen moduari buruz. Mugitzen al da troka? Mugimenduek arriskuan jartzen al dute galerien egonkortasuna? Punta Begoñako zeramikak ere leku nabarmendu batean egongo dira, eta beraien inguruan dauden ohiko zalantzei erantzungo zaie: Nola daude dekoratuta? Nola fabrikatu ziren? Nondik datoz? Nola garbitzen ari dira euren gainetik dauden grafitiak eta bestelako elementuak? Azkenik, eraikinaren eraikuntza-materialen gaineko eraginetan sakondu ahalko dugu.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.