Loading...

Getxoko Punta Begoña Galeriak XX. mendearen hasierako Bizkaiko eta Euskadiko eraikinik esanguratsuenetako bat dira. Ondare gisa duten balio ukaezina kontuan harturik eta gaur egun degradatuta daudela ikusirik, Getxoko Udalak eta UPV/EHUk proiektu bati ekin diogu galeriok lehengoratzeko eta haiei balioa emateko xedez.

SARRERA LIBREA
EZ DA ALDEZ AURRETIK
ERRESERBATU BEHAR

Abuztuan zehar, Punta Begoñako galeriak, leheneratu zirenetik estreinako aldiz, bisitatzeko irekita egongo dira, 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara, asteartetik igandera. Hilabete horretan ez da ibilbide gidaturik egongo, bakarrik bisita libreak.

Zure kabuz, talderik gabe eta aurrez izena eman beharrik gabe.

+ INFO

LAGUNDU PUNTA BEGOÑAKO MEMORIA KOLEKTIBOA ERAIKITZEN

Zertarako eraiki ziren galeriak? Zer erabilera izan dute ordutik? Galdera batzuei erantzuteko behar-beharrezkoa dugu herritarren jakituria. Hori dela eta, leku honen historia eraikitzen lagunduko diguten lekukotzak biltzeko lanean ari gara.

Zure zain gaude!

+ INFO

AZKEN BERRIAK

Punta Begoñako zeramikak nola garbitu azalduko da uztaileko bisita gidatuetan

30 ekaina 2017|Categories: Agenda|Tags: , , , , |

Aurten, Punta Begoña Galerietako bisita gidatuetan, erakusketa berriak daude hilabete guztietan, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Uztailaren 4tik 30era, galerietako zeramika apaingarriek jasaten dituzten kalteen berri emango da, eta azalduko da nola garbitzen dituzten kalterik eragin [...]

Areto nagusiaren azpiko gunera sartzeko arrapala

21 ekaina 2017|Categories: Proiektuaren segimendua|Tags: , , , |

Punta Begoña inguruan zenbait egitura muntatzen aritu ostean, gaur goizean bukatu dute galerien areto nagusiaren azpiko gunera (Ereaga hondartzaren parean) seguru eta erraz igarotzeko aukera emango duen sarbidea. Gainera, gunearen barruan 20 metroko luzerako arrapala [...]

George Harrisonen, Scorpionsen eta Roy Orbisonen musika Punta Begoñan

13 ekaina 2017|Categories: Agenda|Tags: , , , , , |

Ehun pertsona inguru hurbildu dira atzo, 2017ko ekainaren 12an, Punta Begoña Galerietara Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaiera ospatzeko eman duten kontzertuaz gozatzeko. Musika eskolak kurtsoari amaiera emateko galeriotan jotzen duen bigarren aldia da. [...]

Berri gehiago ikustea

ZER DIRA GALERIAK?

Punta Begoña Galeriak Getxoko Ereaga kaian daude, eta hala Bizkaiko nola Euskadiko XX. mendeko eraikinik garrantzitsuenetariko bat dira. Nabarmentzekoak dira galerien erabilera berezia, kokagune paregabea eta haietan erabilitako teknologia.

Gehiago irakurri

GARAI BATEN SINBOLOA

Esan daiteke Punta Begoña Galeriak Horacio Echevarrietaren ametsa direla. Horacio Echevarrieta (1870-1963) Cosme Echevarrieta Bizkaiko errepublikanismoaren lider eta enpresari arrakastatsuaren (1842-1903) semea izan zen. Negozioek ematen zizkioten

Gehiago irakurri

PROIEKTUA

Punta Begoña Galerien ondare balioa eta egungo degradazioa ikusirik, Getxoko Udalak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) galeriak leheneratzeko eta balioan jartzeko proiektu bati…

Gehiago irakurri

EGINDAKO LANAK

Durante la primera fase del proyecto, de 2013 a 2015, hemos desarrollado las siguientes líneas de trabajo, investigación química, geotécnica, hidrogeológica, geológica, histórica, arqueológica, arquitectónica, económica…

Gehiago irakurri

Punta Begoña Galeriei buruzo dokumentazio historikoa biltzen

Saroe Pascual, UPV/EHUko GPAC taldeko ikertzailea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoan

FOTOTEKA

NON DAUDE?