erakusketa

/Tag:erakusketa

Berdintasuna Lurraldearen Antolamenduan: generoak zeharkatutako paisaia

Jardunaldiaren helburua da genero ikuspegia eta gizon-emakumeen arteko desberdintasuna arlo politikoan eta, zehazki, lurralde antolaketaren arloan, txertatzeko beharraren gaineko gogoetarako gune bat sustatzea. Ikuspegi berri horiek eta batez ez horien aplikazio praktikoa ez dira nahi beste txertatu, orain arte. Gizon-emakumeen arteko desberdintasuna ez da beti aintzat hartzen hirigintzan eta lurraldearen kudeaketan, nahiz eta bi esparru [...]

By | 14 martxoa 2018|Categories: Agenda|Tags: , , , , , , |

Jende ugari bertaratu da Algortako Torrene Aretoko inauguraziora

Jende asko etorri zen “Getxoko memoria kolektiboa” erakusketaren inauguraziora; ekainaren 1ean izan zen, arratsaldean, Algortako (Getxo) Torrene Aretoan. UPV/EHU unibertsitateak galerien balioa handitzeko proiektuaren barruan antolatu duen erakusketa horren bidez, azaldu nahi dugu Punta Begoñako memoria material zein immateriala berreskuratzeko egin dugun lana. Erakusketa Punta Begoñari lotutako pertsonen elkarlanari esker prestatu ahal izan dugu, eskuzabal [...]

By | 5 ekaina 2017|Categories: Agenda|Tags: , , , , , |

Bisita gidatuak bertan behera utziko dira ostegunera arte, ekintza bandaliko baten ondorioz

Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ostegunerarte, maiatzak 11 (barne), Punta Begoña Galerietan dauden bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki dute, atzo galerietan izan zen ekintza bandaliko bat dela eta. Pasadan astean aurretatu genuen bezala, aurtengo bisita gidatuetan eduki ezberdinak izango dira hilero eta maiatzean galerien apaingarriak osatzen dituzten zeramikazko elementuak ziren protagonista. Gaur zeramikak [...]

By | 8 maiatza 2017|Categories: Berriak|Tags: , , , , |

Galerietako zeramikak eta beren jatorria, Punta Begoñako bigarren erakusketan

Maiatzean Punta Begoñako apaindura-elementurik esanguratsu eta ezagunetako batera gerturatuko gara: galeriak estaltzen dituzten zeramiketara. Maiatzaren 4tik 30era, galeriak ezagutarazteko xedez antolatzen ditugun bisita gidatuen barruan, zeramika horien jatorria, osaera nahiz apaindurak ezagutu ahalko dira. Aurten formatu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. UPV / EHUren eskutik [...]

By | 4 maiatza 2017|Categories: Agenda|Tags: , , , , , , |

Labarra, bisita gidatuetako lehen erakusketako protagonista

Aurtengo bisita gidatuek beste formatu bat izango dute: ibilaldi gidatuaz gain, hainbat erakusketa jarriko ditugu hilero, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Apirileko erakusketa galerien azpiko flysch motako labarrari eta labarrak eraikinarekin duen interakzioari buruzkoa da. Labarra benetan mugitzen da? Haren mugimenduek ba al dute eraginik galerien egonkortasunean? Apirileko bisita gidatuetan, besteak beste galdera horiei erantzungo zaie. [...]