This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

Galeriak

/Tag:Galeriak

Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldietako hitzaldia: Punta Begoña: arkitektura eta ondarea itsasertzeko paisaian

HITZALDIA. Bizkaiko paisaiak. Punta Begoña: arkitektura eta ondarea itsasertzeko paisaian. PUNTA BEGOÑAKO GALERIEN BALIOA NABARMENTZEKO PROIEKTUA Genoma organismo baten material hereditario multzo batek eratzen duela badiogu, orduan, esan dezakegu paisaia kultural bakoitzak ere eratzen duela lurralde horretan bizi den giza komunitatearen genoma. Ikuspegi horretatik, lehenik eta behin kontserbatu eta ondoren bere balioa nabarmendu behar den [...]

By | martxoa 14th, 2018|Agenda|0 Comments

Berdintasuna Lurraldearen Antolamenduan: generoak zeharkatutako paisaia

Jardunaldiaren helburua da genero ikuspegia eta gizon-emakumeen arteko desberdintasuna arlo politikoan eta, zehazki, lurralde antolaketaren arloan, txertatzeko beharraren gaineko gogoetarako gune bat sustatzea. Ikuspegi berri horiek eta batez ez horien aplikazio praktikoa ez dira nahi beste txertatu, orain arte. Gizon-emakumeen arteko desberdintasuna ez da beti aintzat hartzen hirigintzan eta lurraldearen kudeaketan, nahiz eta bi esparru [...]

By | martxoa 14th, 2018|Agenda|0 Comments

Punta Begoñako estazio meteorologikoa

Duela gutxi, estazio meteorologiko bat jarri dugu Punta Begoñako goiko lorategian, galerietan egiten ari garen azterketa hidrogeologikoa osatu ahal izateko eta inguruko urak eraikinari nola eragiten dion aztertzeko. Estazio berri hau lur azpiko urak kontrolatzeko sareari batu zaio, datuak etengabe erregistratzen dituzten lau zundaketa edo putzurekin. Honako funtzio hauek ditu estazioak: Anemometroa, haize orratzarekin, haizearen [...]

By | maiatza 22nd, 2017|Proiektuaren segimendua|0 Comments

Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan

Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak hilero antolatzen dituzte hitzaldiok, gaur-gaurko gai zientifikoen berri emateko xedez. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azalduko [...]

By | maiatza 17th, 2017|Agenda|0 Comments

Galerietako zeramikak eta beren jatorria, Punta Begoñako bigarren erakusketan

Maiatzean Punta Begoñako apaindura-elementurik esanguratsu eta ezagunetako batera gerturatuko gara: galeriak estaltzen dituzten zeramiketara. Maiatzaren 4tik 30era, galeriak ezagutarazteko xedez antolatzen ditugun bisita gidatuen barruan, zeramika horien jatorria, osaera nahiz apaindurak ezagutu ahalko dira. Aurten formatu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. UPV / EHUren eskutik [...]

By | maiatza 4th, 2017|Agenda|0 Comments

UPV/EHUko ikaslek eskolak hartu dituzte galerietan

“Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterreko” 30 ikasle inguru Punta Begoñara joan ziren, han “Kultur paisaiaren kudeaketa sozioekonomikoa” ikasgaiaren klase bat jasotzera. Atzoko klasean, UPV/EHUko ikasleek ikusi zuten nortasun-sentimenduak sortzen dituen ondare-elementu bat (kasu honetan Punta Begoña) nola txertatu ahal den lurralde-estrategietan, berrikuntzara eta dinamika kultural eta sozioekonomikoak sortzera orientatuak. Prestakuntza da galerien [...]

By | martxoa 13th, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments

Zabalik dago Punta Begoña Galerietako 2017ko bisita gidatuetan izena emateko epea

Apirilaren 1ean hasiko dira berriz ere galerietako bisita gidatuak; aurten, uztailaren 31ra arte egingo dira. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Getxoko Udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta: 94 491 08 00. 2017ko bisitetan, eredu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilabetero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. [...]

By | martxoa 9th, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments