This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

ondarea

/Tag:ondarea

Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldietako hitzaldia: Punta Begoña: arkitektura eta ondarea itsasertzeko paisaian

HITZALDIA. Bizkaiko paisaiak. Punta Begoña: arkitektura eta ondarea itsasertzeko paisaian. PUNTA BEGOÑAKO GALERIEN BALIOA NABARMENTZEKO PROIEKTUA Genoma organismo baten material hereditario multzo batek eratzen duela badiogu, orduan, esan dezakegu paisaia kultural bakoitzak ere eratzen duela lurralde horretan bizi den giza komunitatearen genoma. Ikuspegi horretatik, lehenik eta behin kontserbatu eta ondoren bere balioa nabarmendu behar den [...]

By | martxoa 14th, 2018|Agenda|0 Comments

Zientziatekan aurkeztu dugu Punta Begoña proiektua

Joan den maiatzaren 24an Zientziateka konferentzia zikloan izan ginen, hilabetero EHUko Kultura Zietifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak gaur-gaurko gai zientifikoak  hedatzeko antolatzen dituzten  hitzaldiaetan, alegia. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azaldu zituzten, zer-nolako erronkak izan ohi dituzten eguneroko lanean, eta ikerketaren [...]

By | maiatza 25th, 2017|Berriak|0 Comments

Galerietako zeramikak eta beren jatorria, Punta Begoñako bigarren erakusketan

Maiatzean Punta Begoñako apaindura-elementurik esanguratsu eta ezagunetako batera gerturatuko gara: galeriak estaltzen dituzten zeramiketara. Maiatzaren 4tik 30era, galeriak ezagutarazteko xedez antolatzen ditugun bisita gidatuen barruan, zeramika horien jatorria, osaera nahiz apaindurak ezagutu ahalko dira. Aurten formatu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. UPV / EHUren eskutik [...]

By | maiatza 4th, 2017|Agenda|0 Comments

Lekukotzak bildu dira Punta Begoñako memoria kolektiboa osatzeko

Apirilaren 24an eta 26an, Punta Begoña Galeriekin nolabaiteko zerikusia duten herritarren lekukotzak biltzeko aurreneko saioak egin genituen, eta galeriei buruzko bizipenak eta istorioak eman dizkigute, baita argazkiak, bideoak, liburuak eta beste ere. Lekukotzak biltzeko, zenbait elkarrizketa egin ditugu Getxoko Romo Kultur Etxean, aldez aurretik hitzordua eginda, eta bideoz grabatu ditugu. Aurrerago, bilketa irekiago bat egin [...]

By | maiatza 2nd, 2017|Proiektuaren segimendua|0 Comments

Labarra, bisita gidatuetako lehen erakusketako protagonista

Aurtengo bisita gidatuek beste formatu bat izango dute: ibilaldi gidatuaz gain, hainbat erakusketa jarriko ditugu hilero, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Apirileko erakusketa galerien azpiko flysch motako labarrari eta labarrak eraikinarekin duen interakzioari buruzkoa da. Labarra benetan mugitzen da? Haren mugimenduek ba al dute eraginik galerien egonkortasunean? Apirileko bisita gidatuetan, besteak beste galdera horiei erantzungo zaie. [...]

By | apirila 12th, 2017|Proiektuaren segimendua|0 Comments

UPV/EHUko ikaslek eskolak hartu dituzte galerietan

“Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterreko” 30 ikasle inguru Punta Begoñara joan ziren, han “Kultur paisaiaren kudeaketa sozioekonomikoa” ikasgaiaren klase bat jasotzera. Atzoko klasean, UPV/EHUko ikasleek ikusi zuten nortasun-sentimenduak sortzen dituen ondare-elementu bat (kasu honetan Punta Begoña) nola txertatu ahal den lurralde-estrategietan, berrikuntzara eta dinamika kultural eta sozioekonomikoak sortzera orientatuak. Prestakuntza da galerien [...]

By | martxoa 13th, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments

Zabalik dago Punta Begoña Galerietako 2017ko bisita gidatuetan izena emateko epea

Apirilaren 1ean hasiko dira berriz ere galerietako bisita gidatuak; aurten, uztailaren 31ra arte egingo dira. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Getxoko Udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta: 94 491 08 00. 2017ko bisitetan, eredu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilabetero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. [...]

By | martxoa 9th, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments