UPV/EHU

/Tag:UPV/EHU

Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldien barruan, urrian bisita gidatuak egin ziren Punta Begoñako galerietara

Punta Begoñako paisaiaren bilakaera Paisaia baten aurrean jartzen garenean, askotan, ahaztu egiten zaigu paisaia biziduna dela, gizakiaren eta ingurunearen etengabeko elkarrekintzaren emaitza. Punta Begoña galerietako bisita honen bidez, ondare hau dagoen paisaiak, Abrako badiak, izan dituen aldaketen berri jakingo dugu. Aldaketok duela milioika urte hasi ziren, itsas hondoa eratu zenean, eta orain bukatu dira, Bilboko [...]

By | 23 apirila 2018|Categories: Agenda|Tags: , , , , , |

Berdintasuna Lurraldearen Antolamenduan: generoak zeharkatutako paisaia

Jardunaldiaren helburua da genero ikuspegia eta gizon-emakumeen arteko desberdintasuna arlo politikoan eta, zehazki, lurralde antolaketaren arloan, txertatzeko beharraren gaineko gogoetarako gune bat sustatzea. Ikuspegi berri horiek eta batez ez horien aplikazio praktikoa ez dira nahi beste txertatu, orain arte. Gizon-emakumeen arteko desberdintasuna ez da beti aintzat hartzen hirigintzan eta lurraldearen kudeaketan, nahiz eta bi esparru [...]

By | 14 martxoa 2018|Categories: Agenda|Tags: , , , , , , |

Punta Begoñako zeramikak nola garbitu azalduko da uztaileko bisita gidatuetan

Aurten, Punta Begoña Galerietako bisita gidatuetan, erakusketa berriak daude hilabete guztietan, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Uztailaren 4tik 30era, galerietako zeramika apaingarriek jasaten dituzten kalteen berri emango da, eta azalduko da nola garbitzen dituzten kalterik eragin gabe lehengoratzeko. Zeramikek honako kalte hauek dituzte batez ere: ekintza bandalikoek eragindako pintadak edo grafitiak, kaltzifikazioak (azulejoen dekorazioa estaltzen duten [...]

By | 30 ekaina 2017|Categories: Agenda|Tags: , , , , |

Areto nagusiaren azpiko gunera sartzeko arrapala

Punta Begoña inguruan zenbait egitura muntatzen aritu ostean, gaur goizean bukatu dute galerien areto nagusiaren azpiko gunera (Ereaga hondartzaren parean) seguru eta erraz igarotzeko aukera emango duen sarbidea. Gainera, gunearen barruan 20 metroko luzerako arrapala bat instalatu dute, eremu berri horretara iritsi ahal izateko. 2017an hainbat lan egingo dituzte eraikinean, irisgarritasuna hobetzeko, guneak gehiago erabili [...]

By | 21 ekaina 2017|Categories: Proiektuaren segimendua|Tags: , , , |

George Harrisonen, Scorpionsen eta Roy Orbisonen musika Punta Begoñan

Ehun pertsona inguru hurbildu dira atzo, 2017ko ekainaren 12an, Punta Begoña Galerietara Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaiera ospatzeko eman duten kontzertuaz gozatzeko. Musika eskolak kurtsoari amaiera emateko galeriotan jotzen duen bigarren aldia da. Izan ere, iaz kontzertu bat eman zuten Mario Clavell Larrinaga irakaslearen txirula eskolako ikasleek. Esperientzia oso ona izan zen, bai [...]

Jende ugari bertaratu da Algortako Torrene Aretoko inauguraziora

Jende asko etorri zen “Getxoko memoria kolektiboa” erakusketaren inauguraziora; ekainaren 1ean izan zen, arratsaldean, Algortako (Getxo) Torrene Aretoan. UPV/EHU unibertsitateak galerien balioa handitzeko proiektuaren barruan antolatu duen erakusketa horren bidez, azaldu nahi dugu Punta Begoñako memoria material zein immateriala berreskuratzeko egin dugun lana. Erakusketa Punta Begoñari lotutako pertsonen elkarlanari esker prestatu ahal izan dugu, eskuzabal [...]

By | 5 ekaina 2017|Categories: Agenda|Tags: , , , , , |

Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan

Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai horiei erantzungo diegu. Aurtengo bisita gidatuek formatu berria daukate: erakusketa-eduki berriak hilero, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Maiatzaren 31tik uztailaren 2ra arte azalduko da zeintzuk diren galerien eraikuntzan erabilitako materialek, beren garaian berritzaile izan zirenek, gaur [...]

Zientziatekan aurkeztu dugu Punta Begoña proiektua

Joan den maiatzaren 24an Zientziateka konferentzia zikloan izan ginen, hilabetero EHUko Kultura Zietifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak gaur-gaurko gai zientifikoak  hedatzeko antolatzen dituzten  hitzaldiaetan, alegia. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azaldu zituzten, zer-nolako erronkak izan ohi dituzten eguneroko lanean, eta ikerketaren [...]

By | 25 maiatza 2017|Categories: Berriak|Tags: , , , , |

Punta Begoñako estazio meteorologikoa

Duela gutxi, estazio meteorologiko bat jarri dugu Punta Begoñako goiko lorategian, galerietan egiten ari garen azterketa hidrogeologikoa osatu ahal izateko eta inguruko urak eraikinari nola eragiten dion aztertzeko. Estazio berri hau lur azpiko urak kontrolatzeko sareari batu zaio, datuak etengabe erregistratzen dituzten lau zundaketa edo putzurekin. Honako funtzio hauek ditu estazioak: Anemometroa, haize orratzarekin, haizearen [...]

Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan

Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak hilero antolatzen dituzte hitzaldiok, gaur-gaurko gai zientifikoen berri emateko xedez. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azalduko [...]

By | 17 maiatza 2017|Categories: Agenda|Tags: , , , , |