Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek gertutik aztertu dute zientzia Punta Begoña Galerietan, Zientzia Astean

Punta Begoña Galerietan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 200 ikasle inguru izan dira zientzia lanaren errealitatea lehen eskutik aztertzen, azaroaren 2an eta 4an, UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astean. “Punta Begoñako ezkutuko sekretuak” izenburupean, tailer guztiek ildo nagusi bat jorratu dute: galerian gaur egun egiten ari diren azterlan zientifikoaren prozesua. Hala, ikasleek askotariko […]