Punta Begoñako zeramikak nola garbitu azalduko da uztaileko bisita gidatuetan

Aurten, Punta Begoña Galerietako bisita gidatuetan, erakusketa berriak daude hilabete guztietan, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Uztailaren 4tik 30era, galerietako zeramika apaingarriek jasaten dituzten kalteen berri emango da, eta azalduko da nola garbitzen dituzten kalterik eragin gabe lehengoratzeko. Zeramikek honako kalte hauek dituzte batez ere: ekintza bandalikoek eragindako pintadak edo grafitiak, kaltzifikazioak (azulejoen dekorazioa estaltzen duten […]

Areto nagusiaren azpiko gunera sartzeko arrapala

Punta Begoña inguruan zenbait egitura muntatzen aritu ostean, gaur goizean bukatu dute galerien areto nagusiaren azpiko gunera (Ereaga hondartzaren parean) seguru eta erraz igarotzeko aukera emango duen sarbidea. Gainera, gunearen barruan 20 metroko luzerako arrapala bat instalatu dute, eremu berri horretara iritsi ahal izateko. 2017an hainbat lan egingo dituzte eraikinean, irisgarritasuna hobetzeko, guneak gehiago erabili […]

George Harrisonen, Scorpionsen eta Roy Orbisonen musika Punta Begoñan

Ehun pertsona inguru hurbildu dira atzo, 2017ko ekainaren 12an, Punta Begoña Galerietara Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaiera ospatzeko eman duten kontzertuaz gozatzeko. Musika eskolak kurtsoari amaiera emateko galeriotan jotzen duen bigarren aldia da. Izan ere, iaz kontzertu bat eman zuten Mario Clavell Larrinaga irakaslearen txirula eskolako ikasleek. Esperientzia oso ona izan zen, bai […]

Jende ugari bertaratu da Algortako Torrene Aretoko inauguraziora

Jende asko etorri zen “Getxoko memoria kolektiboa” erakusketaren inauguraziora; ekainaren 1ean izan zen, arratsaldean, Algortako (Getxo) Torrene Aretoan. UPV/EHU unibertsitateak galerien balioa handitzeko proiektuaren barruan antolatu duen erakusketa horren bidez, azaldu nahi dugu Punta Begoñako memoria material zein immateriala berreskuratzeko egin dugun lana. Erakusketa Punta Begoñari lotutako pertsonen elkarlanari esker prestatu ahal izan dugu, eskuzabal […]

Punta Begoñaren memoria kolektiboari buruzko erakusketa

Ekainaren 1etik 15era “Getxoko memoria kolektiboa” erakusketa egingo da Punta Begoñako galerien balioa nabarmentzeko proiektuaren barruan. Bertan UPV/EHUko ikerlariok Punta Begoñako memoria immateriala eta materiala berreskuratzeko egin dugun lana azalduko da. Erakusketa bi zatitan banatu dugu: toki horretako historiarekin erlazionatutako pertsonen testigantzak, Torrene Aretoan (Getxo, Bizkaia) egongo direnak, eta galeriak berreskuratzeko aurreikusitako esku-hartzeak, Villamonteko Kultur […]