jarduerak

© Rafa Andauiza
Hasiera / Egin / Jarduerak
Egunak eta orduak
Uztailaren 29tik irailaren 7ra
Elkargunea
Punta Begoña Galeriak
Plaza mugatuak.
Antolatzailea:
OPEN Bilbao Arkitektura Jaialdia, BIZNA Estudioa eta Idazle Eskola
Babeslea:
Punta Begoña Fundazioa
Poesia lehiaketa
Alderik Aldeko Mikropoema Lehiaketa

OPEN Bilbao Arkitektura Jaialdiak, BIZNA Estudioak eta Idazleen Eskolak Punta Begoña Fundazioaren laguntzarekin antolatutako poesia lehiaketa honek Punta Begoña Galerien historia sustatzea eta zabaltzea eta Ramiro Pinillaren figura literarioa omentzea ditu helburu.

Ramiro Pinillak bere obraren zati handia Getxo udalerriari eskaini zion , bere eleberri eta ipuin liburuetan udalerriaren industrializazio-prozesua kontatuz. Punta Begoña Galeriak askotan agertu izan dira bere obran, eta Galeoi Jauregia izenez bataiatu zituen era literarioan.

Gaiak

Punta, habetatu, apuntatu, punta-zorrotz, kamustu, punteatu. Zutabea.

Zer da eraikuntza arkitektoniko eta literarioko materiala? Nola eraikitzen da eraikin bat, poema bat, bertso bat, nola zaharberritzen da istorio bat?

Eraikinean inspiratutako poema bat eraikitzea zaharberritze kontzeptua ikuspegi poetikotik erabiliz eta Punta Begoña Galeriek osatzen duten zokoguneetan begirada jarriz, baita osatzen duten materialen aniztasuna ere. Ramiro Pinillaren Galeoi jauregia erabili behar da literatura-zutae gisa, Verdes valles, colinas rojas elaberriko esaldi hau maileguan hartuta: «una galería corrida de punta a punta» edo, euskaraz idazten baduzu: «alderik aldeko galeria luzea».

Nola hartu parte

Mikropoemen gehieneko luzera sei bertsokoa izango da (izenburua kontuan hartu gabe), eta bertsoak eduki behar du: “una galería corrida de punta a punta”. Zure poema euskaraz aurkeztuz gero, erabili beharreko bertsoa hau izango litzateke: «Alderik aldeko galeria luzea».

Zure poema gaztelaniaz edo euskaraz bidal dezakezu datorren irailaren 7a baino lehen.

Astelehenean, irailak 28, irabazlea eta finalistak iragarriko dira, eta ostegunean, urriak 1, solasaldi bat epaimahaiarekin eta sari-banaketa izango dira.

Sariak eta epaimahaia

Poema irabazleak eta Alderik Aldeko Mikropoema Lehiaketaren I. Edizioko lau poema finalistek Punta Begoña Galerietako hainbat puntutan ikusgai izango dituzte bere poemak, irabazleak eraikinaren fatxadako leku nagusia hartuz.

Gainera, Páginas de Espuma-ren Escribir Poesía eskuliburua jasoko dute, eta aurkezpen-ekitaldian emango zaie, urriaren 1ean, ostegun arratsaldean, Punta Begoña Galerietan.

Irabazlea Bilbon Irakurri, Idatzi, Sortu ikastaroari hasiera emateko Bernardo Atxagarekin egingo den hitzaldira ere gonbidatuko dute.

Lehiaketako epaimahaia María Bengoak, Jorge Dioni Lópezek eta Idoia Carramiñanak osatzen dute.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.

Laster

Ez da daturik aurkitu
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.