Edizio berri honetan, Getxophotok galdetzen du nola berrasmatzen diren irudiaren arteak agertoki honetan. Lehenik, PAUSA botoia sakatu zuten, ondoren PLAY botoia, eta oraingoan REC sakatzeko ordua ailegatu da. Eta berriz ere Punta Begoñan egingo dute, Nazioarteko Irudi Jaialdi honetako bi erakusketa bertan hartuz.
Zein da artxiboak metatzearen eta kontakizun bat sortzearen arteko aldea? Zein da irudiaren –eta erregistro bisualaren bidez eraikitako memoriaren– etorkizuna muturreko REC mundu batean, immateriala, oso manipulagarria eta itxuraz amaigabea?