Quincena de la arqueología en Punta Begoña

ARKEOLOGIA HAMABOSTALDIA PUNTA BEGOÑAN

2019an aurkitutako historiaurreko aztarnategiko arkeologia-indusketako hirugarren kanpaina dela eta, urriaren 28tik azaroaren 13ra Punta Begoñak aurrehistoriaz jantziko ditu bere bisitak eta jarduerak, eta dibulgazio-esperientzia berriak eskainiko ditu kokagune kalkolitikoa ikertzen duen taldearen eskutik.

4.800 urte iraganean joko dugu, kobazuloetatik ateratzen hasi ziren garai hartan, Bizkaiko herriek Getxoko kostaldean leku estrategiko horretan kokatzea zergatik erabaki zuten ulertzeko. Eta ikasiko dugu zein urrats beharrezkoak diren, duela milaka urte lurrak gizarte haien iragaitzari buruz gordetzen duen informazioa aurkitzeko (eta deszifratzeko).

Aukera paregabea, denbora eta edukiera mugatuak dituelarik indusketarekin bateragarri egiteko, Getxoko paisaia beste ikuspuntu batetik bizitzeko eta begiratzeko.

Egitaraua:

  • Bisita gidatuak indusketa arkeologikorako sarbidearekin
    (Ostirala, urriak 28, azaroak 4 y 11 | 12:00-13:00)

    ERRESERBATU > 

  • Ondarearen esploratzaile”-entzako belaunaldien arteko tailerrak
    (Larunbata, urriak 29 | 17:00-18:00; asteartea, azaroak 1 | 11:00-12:00; igandea, azaroak 6 | 17:00-18:00; larunbata, azaroak 12 | 11:00-12:00)

    ERRESERBATU >

  • Bisita gidatuak eduki historiko zabalduekin
    (Larunbat, igande eta jaiegunetan urriaren 29tik azaroaren 13ra | egutegiaren arabera)

    ERRESERBATU >

  • Bisita arkeologikoak “lehen pertsonan”, ikertzaile-taldearen eskutik
    (Asteazkena, azaroak 2 eta osteguna, azaroak 10 | 17:00-18:00)

    ERRESERBATU >