Ezagutu | Elkarbanatu | Egin

“Estatuko kapsula historikorik interesgarrienetako bat”

Murgildu zaitez gure gidari taldearen eskutik Punta Begoñako milioika urteko historian.

Gozatu Bizkaiko kostaldeko paisaiaz, kokagune estrategiko eta ikuspegi paregabe batetik.

Eta bere mendeurrena aprobetxatu monumentu honen hormen gainean denborak utzitako arrastoek kontatzen duten kontakizun harrigarria aurkitzeko.

ERRESERBATU ZURE BISITA
  • Plaza mugatuak.

  • Elkargunea: Punta Begoña Galeriak. Ereaga pasealekua z.g., Getxo.

  • Datak: 2022ko ekainetik abendura.
    Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan, egutegiaren arabera.

  • Ordutegia: 12:00 edo 17:00/17:30, egutegiaren eta denboraldiaren arabera.

  • Iraupena: 60 minutu. Bisita hasi baino 15 minutu lehenago etorri behar da. Bisita hasi ondoren, ezin izango da taldean sartu.

  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera.

*Oinetako erosoak eta hotzerako arropa ekartzea gomendatzen da, eraikina aire zabalean baitago.

*Kirol eta kultura ekintzak dauden egunetan garraio publikoan etortzea komeni da aparkelekuak oso urriak baitira eta bisitariek nahiko denbora ematen baitute aparkalekuaren bila.