
Ezagutu Punta Begoña zure kabuz, erreserbarik egin gabe
Urtez urte bagoaz galeriak bisitatzeko eremua handituz, baita mundu digitalak eskaintzen dizkigun aukerak gehitzeko sistema berriak ezarriz ere. Horregatik, Punta Begoñako Galeriak zabalik egongo dira bisitatzeko egunero, asteartean izan ezik.
COVID 19 dela eta momento honetan Galeriak itxita daude.
Ordu-tarte horretan monumentura hurbiltzen den orok izango du aukera bertan sartzeko, aldez aurretik izena eman gabe eta talderik osatu beharrik gabe. Horrela, bisitaldia egitea erraztu nahi diegu gidatuen ordutegi-eskaintza ondo ez datorkienei,, edo Punta Begoña bere kabuz ezagutu nahi dutenei; halaber, aukera ona da aisialdirako aukera malguak nahi dituzten turistentzat ere, inolako planifikaziorik gabe.
Bisitariak murgildu ahal izango dira bai galerien historian bai bertako paisaian; eta era berean ezagutuko dituzte lanak eta ikerketaren aurrerapausoak, eta horien ondorioz burutzen ari diren jarduketak. Horretarako bost ibilbide tematiko prestatu ditugu, eta bertan parte hartzeko nahiko izango da telefonoz eskatzea.
Horrela, informazio-panelen sistema bat ezarri dugu, teknologia aurreratuenaz baliatzen dena, oso erraz, hiru urratsetan, Punta Begoña izan dezazun zure eskura.
*Oinetako erosoak eta hotzerako arropa ekartzea gomendatzen da, eraikina aire zabalean baitago.