Punta Begoña Galeriak kaltetuta daude gaur egun. Egitura egonkorra da, baina oso degradatuta dago, eta ez bada ezer egiten, litekeena da oraindik eta gehiago hondatzea. Horregatik, UPV/EHUk erortzeko arriskuan zeuden guneetan lan egin du lehenik eta behin.

Alabaina, galerien arazo nagusia da denbora luzez abandonatuta egon direla eta ingurutik eta uretatik datorren kutsadurak kalte egin diela: galerietako ura drainatzeko sistemak kaltetuta daude, eta urak bere isurbideak egin ditu, eraikinaren elementu garrantzitsuak aldaraziz.

Gainera, duela ia ehun urte eraikuntzarako erabili ziren materialek ez diote ondo eutsi denboraren joanari. Noski, sasoi hartan ezin zen jakin nola aldatuko zen galerien ingurunea eta epe ertain-luzera nolako bilakaera izango zuten orduan berriak ziren materialetako batzuek.