
Punta Begoña. Abentura familian.
“Jolas-jarduera bat helduentzat eta adingabeentzat (4 urtetik aurrera).”
Denboran eta espazioan bidaiatu, Euskadiren historiako leku paregabe batean barrena.
Behatu, ikasi, jolastu eta, batez ere, gozatu gure ondareaz, galeriak eta paisaia esploratzen dituzun bitartean, zuretzat diseinatu dugun «galeriKIT»aren laguntzarekin.
Bost zentzumenekin jolasean formak, koloreak, ehundurak… deskribatu eta milioika urtetan harri horien artean ezkutatuta egon diren sekretuak aurkitu.
Eta, batez ere, familian bizi ezazu.
Plaza mugatuak.
Elkargunea: Punta Begoña Galeriak. Ereaga pasealekua z.g., Getxo.
Datak: 2022ko ekainetik abendura.
Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan, egutegiaren arabera.Ordutegia: 11:00 edo 17:00, egutegiaren arabera.
Iraupena: 60 minutu. Bisita hasi baino 15 minutu lehenago etorri behar da. Bisita hasi ondoren, ezin izango da taldean sartu.
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera.
Adina: 4 urtetik aurrera eta beti heldu batekin (gehienez 2 adingabe/heldu bakoitzeko).
*Oinetako erosoak eta hotzerako arropa ekartzea gomendatzen da, eraikina aire zabalean baitago.
*Kirol eta cultura ekintzak dauden egunetan garraio publikoan etortzea komeni da aparkalekuak oso urriak baitira eta bisitariek nahiko denbora ematen baitute aparkalekuaren bila.