Punta Begoña Galerien proiektua Horacio Echevarrietak Estatu Batuetara bidaiatu ondoren egin zen, ikusi zuenean han hormigoi armatuz ari zirela eraikinak altxatzen. Orduan, erabaki zuen galeria hauek arkitektura klasikoan oinarrituta eraikiko zirela, baina horren harrigarria egin zitzaion material berri hori aukeratu zuen.

Garai hartan, Bizkaian eraikin gutxi zeuden hormigoi armatuzkoak. Bizkaian hormigoizko egiturarekin altxatutako lehendabiziko eraikina Bilboko La Ceres irin fabrika izan zen (1900). La Ceres aitzindaria izan zen hormigoi armatuaren Hennebique patentea aplikatzen; hori dela eta, irin fabrika mugarri teknologikoa izan zen euskal arkitektura industrialaren historian.

Galerien eraikina ez da askoz geroagokoa, proiektua 1918an idatzi zen eta. Eraikitzeko teknika erabat berritzailea erabili zen bizitegitarako erabilera pribatua zuen eraikin batean. Punta Begoña probako eta okerreko mortero eta hormigoi ezberdinen laborategi modukoa izan da: hormigoi batzuek huts egin dute, baina, zorionez, egitura nagusia osatzen zutenek ez.