
Aurten, galeriei eta inguruari buruz dituzten oroitzapenak, istorioak eta dokumentuak partekatzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak, Punta Begoñaren memoria kolektiboaren parte izan daitezen.
Narrazio hori guztion artean eraikitzeak, gure historia komuna berreskuratzeko eta zaintzeko aukera emateaz gainera, eraikinaren egoera aztertzeko lanetan sortutako zenbait galderari erantzuten lagunduko dio, proposatu diren zenbait hipotesi –historikoak eta/edo zientifikoak– berresteaz gainera.
Ekarpenik egiterik baduzu, ez egin zalantza eta jakinarazi.