Liburuak, arkitektura, musika eta bertsoak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Punta Begoñan

Imanol Uria Algortako bertsolariak, monumentura egindako bisita paregabe batean, sortu eta inprobisatu du galerietan inspiratuta. Gaur, abenduak 3, Punta Begoña Galerietara "Liburuaren arbola" (Euskararen Etxeak antolatua) erakusketa bisitatzera etorri direnek aparteko gidak aurkitu dituzte. Imanol Uria Algortako bertsolariak ere parte hartu du Euskararen Etxeko lantaldean, eta, besteak beste, bitxikeriak, pasadizoak eta liburuaren historia azaldu [...]

By |2022-12-08T13:13:02+01:003 abendua, 2022|Agenda, Berriak|0 Comments

Arkeologiaren Hamabostaldia Punta Begoñan bere milaka urteko historia erakusteko

Punta Begoñan aurkitutako historiaurreko aztarnategiaren indusketa arkeologikoaren hirugarren kanpaina jarri da abian. Bertan, gune horren milaka urteko historia erakutsiko da, “Arkeologiaren Hamabostaldia”-ren programaren barruko hainbat jardueraren bidez. Programa urriaren 28tik azaroaren 13ra egingo da. Bisita gidatuak egingo dira indusketa arkeologikorako sarbidearekin eta eduki historiko zabalduekin, arkeologia-bisitaldiak “lehen pertsonan”, ikertzaile-taldearen eskutik, eta belaunaldien arteko tailerrak [...]

By |2023-03-06T13:41:01+01:0025 urria, 2022|Berriak, Kategoria-rik gabe|0 Comments

Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldien barruan, urrian bisita gidatuak egin ziren Punta Begoñako galerietara

Punta Begoñako paisaiaren bilakaera Paisaia baten aurrean jartzen garenean, askotan, ahaztu egiten zaigu paisaia biziduna dela, gizakiaren eta ingurunearen etengabeko elkarrekintzaren emaitza. Punta Begoña galerietako bisita honen bidez, ondare hau dagoen paisaiak, Abrako badiak, izan dituen aldaketen berri jakingo dugu. Aldaketok duela milioika urte hasi ziren, itsas hondoa eratu zenean, eta orain bukatu dira, Bilboko [...]

By |2018-04-23T08:01:05+01:0023 apirila, 2018|Agenda|0 Comments

Berdintasuna Lurraldearen Antolamenduan: generoak zeharkatutako paisaia

Jardunaldiaren helburua da genero ikuspegia eta gizon-emakumeen arteko desberdintasuna arlo politikoan eta, zehazki, lurralde antolaketaren arloan, txertatzeko beharraren gaineko gogoetarako gune bat sustatzea. Ikuspegi berri horiek eta batez ez horien aplikazio praktikoa ez dira nahi beste txertatu, orain arte. Gizon-emakumeen arteko desberdintasuna ez da beti aintzat hartzen hirigintzan eta lurraldearen kudeaketan, nahiz eta bi esparru [...]

By |2018-04-23T07:48:46+01:0014 martxoa, 2018|Agenda|0 Comments

Punta Begoñako zeramikak nola garbitu azalduko da uztaileko bisita gidatuetan

Aurten, Punta Begoña Galerietako bisita gidatuetan, erakusketa berriak daude hilabete guztietan, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Uztailaren 4tik 30era, galerietako zeramika apaingarriek jasaten dituzten kalteen berri emango da, eta azalduko da nola garbitzen dituzten kalterik eragin gabe lehengoratzeko. Zeramikek honako kalte hauek dituzte batez ere: ekintza bandalikoek eragindako pintadak edo grafitiak, kaltzifikazioak (azulejoen dekorazioa estaltzen duten [...]

By |2019-01-29T09:40:22+01:0030 ekaina, 2017|Agenda|0 Comments

Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan

Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai horiei erantzungo diegu. Aurtengo bisita gidatuek formatu berria daukate: erakusketa-eduki berriak hilero, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Maiatzaren 31tik uztailaren 2ra arte azalduko da zeintzuk diren galerien eraikuntzan erabilitako materialek, beren garaian berritzaile izan zirenek, gaur [...]

By |2018-04-23T08:16:36+01:0030 maiatza, 2017|Agenda|0 Comments

Berriz hasi dira bisita gidatuak, kalteak konpondu ondoren

Ostiral honetan, maiatzak 12, berriro hasi dira bisita gidatuak. Izan ere, joan den asteburuan ekintza bandaliko bat izan zen Punta Begoñan, eta bisitak bertan behera utzi behar izan ziren. Guztira, hiru bisitaldi utzi behar izan dira bertan behera, maiatzaren 9koa, 10ekoa eta 11koa hain zuzen ere –asteartea, asteazkena eta osteguna, hurrenez hurren–; jende ugari zegoen [...]

By |2018-04-23T08:13:50+01:0012 maiatza, 2017|Berriak|0 Comments

Bisita gidatuak bertan behera utziko dira ostegunera arte, ekintza bandaliko baten ondorioz

Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ostegunerarte, maiatzak 11 (barne), Punta Begoña Galerietan dauden bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki dute, atzo galerietan izan zen ekintza bandaliko bat dela eta. Pasadan astean aurretatu genuen bezala, aurtengo bisita gidatuetan eduki ezberdinak izango dira hilero eta maiatzean galerien apaingarriak osatzen dituzten zeramikazko elementuak ziren protagonista. Gaur zeramikak [...]

By |2018-04-23T08:13:17+01:008 maiatza, 2017|Berriak|0 Comments

Labarra, bisita gidatuetako lehen erakusketako protagonista

Aurtengo bisita gidatuek beste formatu bat izango dute: ibilaldi gidatuaz gain, hainbat erakusketa jarriko ditugu hilero, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Apirileko erakusketa galerien azpiko flysch motako labarrari eta labarrak eraikinarekin duen interakzioari buruzkoa da. Labarra benetan mugitzen da? Haren mugimenduek ba al dute eraginik galerien egonkortasunean? Apirileko bisita gidatuetan, besteak beste galdera horiei erantzungo zaie. [...]

By |2018-04-23T08:12:00+01:0012 apirila, 2017|Proiektuaren segimendua|0 Comments

Zabalik dago Punta Begoña Galerietako 2017ko bisita gidatuetan izena emateko epea

Apirilaren 1ean hasiko dira berriz ere galerietako bisita gidatuak; aurten, uztailaren 31ra arte egingo dira. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Getxoko Udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta: 94 491 08 00. 2017ko bisitetan, eredu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilabetero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. [...]

By |2018-04-23T08:09:47+01:009 martxoa, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.
Go to Top