Liburuak, arkitektura, musika eta bertsoak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Punta Begoñan
Imanol Uria Algortako bertsolariak, monumentura egindako bisita paregabe batean, sortu eta inprobisatu du galerietan inspiratuta. Gaur, abenduak 3, Punta Begoña Galerietara "Liburuaren arbola" (Euskararen Etxeak antolatua) erakusketa bisitatzera etorri direnek aparteko gidak aurkitu dituzte. Imanol Uria Algortako bertsolariak ere parte hartu du Euskararen Etxeko lantaldean, eta, besteak beste, bitxikeriak, pasadizoak eta liburuaren historia azaldu [...]