George Harrisonen, Scorpionsen eta Roy Orbisonen musika Punta Begoñan
Ehun pertsona inguru hurbildu dira atzo, 2017ko ekainaren 12an, Punta Begoña Galerietara Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaiera ospatzeko eman duten kontzertuaz gozatzeko. Musika eskolak kurtsoari amaiera emateko galeriotan jotzen duen bigarren aldia da. Izan ere, iaz kontzertu bat eman zuten Mario Clavell Larrinaga irakaslearen txirula eskolako ikasleek. Esperientzia oso ona izan zen, bai [...]