Punta Begoñako berreskurapenak SGS International Certification Services erakundearen Ziurtagiria jaso du, GJHei egindako ekarpenagatik

Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko eta balioesteko prozesuak Nazioarteko SGS Ziurtagiria jaso du, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzen laguntzeagatik. Ziurtagiri hori SGS International Certification Services erakunde independenteak ematen du. SGS 1878an sortu zen, eta munduko liderra da ikuskaritzan, egiaztapenean, saiakeretan eta ziurtagiriak ematen. Erakunde horretako ordezkari Jon Ander Madariagak Amaia Agirre alkateari eman [...]

By |2023-02-26T13:52:26+01:0014 otsaila, 2023|Berriak|0 Comments

Getxok gerra zibilean gertatutako bonbardaketak gogoratuko ditu erakusketa baten bitartez Punta Begoña Galerietan

Erakusketak material grafiko, soinudun eta dokumental anitza bildu du, gertakarien 85. urteurrenean ibilbide historikoa egiteko. Gaur hasita, irailak 15, erakusketa abiatuko da Punta Begoña Galerietan Gerra Zibilean Getxon izandako bonbardaketen 85. urteurrena dela eta. Urriaren 2ra arte, gertaera horien oroimena zabaltzea helburu duen ekintza honek ibilbide historikoa eskaintzen dio publikoari, eta ibilbide horrek gatazkan [...]

By |2022-10-06T21:30:42+01:0015 iraila, 2022|Agenda, Berriak|0 Comments

Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldien barruan, urrian bisita gidatuak egin ziren Punta Begoñako galerietara

Punta Begoñako paisaiaren bilakaera Paisaia baten aurrean jartzen garenean, askotan, ahaztu egiten zaigu paisaia biziduna dela, gizakiaren eta ingurunearen etengabeko elkarrekintzaren emaitza. Punta Begoña galerietako bisita honen bidez, ondare hau dagoen paisaiak, Abrako badiak, izan dituen aldaketen berri jakingo dugu. Aldaketok duela milioika urte hasi ziren, itsas hondoa eratu zenean, eta orain bukatu dira, Bilboko [...]

By |2018-04-23T08:01:05+01:0023 apirila, 2018|Agenda|0 Comments

Ipuin-kontalaria Punta Begoñan

Punta Begoñako ipuin-kontalariaren jarduera sartzen den esparrua kontuan hartuta, proiektua jendeari irekitzeko prozesuaren barruan eta izaten ari diren aurrerapenak jakinarazteko, iruditzen zaigu ezinbestekoa dela egiten ari garen lanaren oinarriak azaltzen dituzten mezuak sartzea ipuinetan. Badakigu mezu horiek eduki teoriko sakona dutela, eta haurrei helarazten zailak izan daitezkeela, baina ahalegin hori egitea ezinbesteko ikusten dugu, balio [...]

By |2018-04-23T07:33:41+01:0014 martxoa, 2018|Agenda|0 Comments

Punta Begoñako zeramikak nola garbitu azalduko da uztaileko bisita gidatuetan

Aurten, Punta Begoña Galerietako bisita gidatuetan, erakusketa berriak daude hilabete guztietan, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Uztailaren 4tik 30era, galerietako zeramika apaingarriek jasaten dituzten kalteen berri emango da, eta azalduko da nola garbitzen dituzten kalterik eragin gabe lehengoratzeko. Zeramikek honako kalte hauek dituzte batez ere: ekintza bandalikoek eragindako pintadak edo grafitiak, kaltzifikazioak (azulejoen dekorazioa estaltzen duten [...]

By |2019-01-29T09:40:22+01:0030 ekaina, 2017|Agenda|0 Comments

Areto nagusiaren azpiko gunera sartzeko arrapala

Punta Begoña inguruan zenbait egitura muntatzen aritu ostean, gaur goizean bukatu dute galerien areto nagusiaren azpiko gunera (Ereaga hondartzaren parean) seguru eta erraz igarotzeko aukera emango duen sarbidea. Gainera, gunearen barruan 20 metroko luzerako arrapala bat instalatu dute, eremu berri horretara iritsi ahal izateko. 2017an hainbat lan egingo dituzte eraikinean, irisgarritasuna hobetzeko, guneak gehiago erabili [...]

By |2019-01-29T09:40:22+01:0021 ekaina, 2017|Proiektuaren segimendua|0 Comments

George Harrisonen, Scorpionsen eta Roy Orbisonen musika Punta Begoñan

Ehun pertsona inguru hurbildu dira atzo, 2017ko ekainaren 12an, Punta Begoña Galerietara Andres Isasi Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaiera ospatzeko eman duten kontzertuaz gozatzeko. Musika eskolak kurtsoari amaiera emateko galeriotan jotzen duen bigarren aldia da. Izan ere, iaz kontzertu bat eman zuten Mario Clavell Larrinaga irakaslearen txirula eskolako ikasleek. Esperientzia oso ona izan zen, bai [...]

By |2018-04-23T08:18:21+01:0013 ekaina, 2017|Agenda|0 Comments

Jende ugari bertaratu da Algortako Torrene Aretoko inauguraziora

Jende asko etorri zen “Getxoko memoria kolektiboa” erakusketaren inauguraziora; ekainaren 1ean izan zen, arratsaldean, Algortako (Getxo) Torrene Aretoan. UPV/EHU unibertsitateak galerien balioa handitzeko proiektuaren barruan antolatu duen erakusketa horren bidez, azaldu nahi dugu Punta Begoñako memoria material zein immateriala berreskuratzeko egin dugun lana. Erakusketa Punta Begoñari lotutako pertsonen elkarlanari esker prestatu ahal izan dugu, eskuzabal [...]

By |2019-01-29T09:40:23+01:005 ekaina, 2017|Agenda|0 Comments

Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan

Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai horiei erantzungo diegu. Aurtengo bisita gidatuek formatu berria daukate: erakusketa-eduki berriak hilero, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Maiatzaren 31tik uztailaren 2ra arte azalduko da zeintzuk diren galerien eraikuntzan erabilitako materialek, beren garaian berritzaile izan zirenek, gaur [...]

By |2018-04-23T08:16:36+01:0030 maiatza, 2017|Agenda|0 Comments

Zientziatekan aurkeztu dugu Punta Begoña proiektua

Joan den maiatzaren 24an Zientziateka konferentzia zikloan izan ginen, hilabetero EHUko Kultura Zietifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak gaur-gaurko gai zientifikoak  hedatzeko antolatzen dituzten  hitzaldiaetan, alegia. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azaldu zituzten, zer-nolako erronkak izan ohi dituzten eguneroko lanean, eta ikerketaren [...]

By |2018-04-23T08:16:18+01:0025 maiatza, 2017|Berriak|0 Comments

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.

This Is A Custom Widget

This Sliding Bar can be switched on or off in theme options, and can take any widget you throw at it or even fill it with your custom HTML Code. Its perfect for grabbing the attention of your viewers. Choose between 1, 2, 3 or 4 columns, set the background color, widget divider color, activate transparency, a top border or fully disable it on desktop and mobile.
Go to Top