Kubako ordezkaritza batek Punta Begoña bisitatu du
Habana Hiriko Historialariaren Bulego ezaguneko ordezkariek Punta Begoña Galeriak bisitatu dituzte gaur goizean, aplikatzen ari diren kudeaketa eredu irekia ezagutzeko eta beren proiektuetara estrapolatzeko. Ignacio Uriarte Udaleko Kontuhartzailetza, Diruzaintza, Langileria eta Antolaketako zinegotzia eta María Peraita Punta Begoña Fundazioko zuzendaria Kubako ordezkaritzarekin batera izan dira Galerietan, monumentuak udalerriko sormen-, kultura-, erakusketa- eta prestakuntza-jarduera gisa [...]