XEDEA
Garapen iraunkorrari, kualitatiboari, ekonomikoari eta sozialari laguntzea, herritar guztien onurarako, ondare-ondasunen defentsa eta kontserbazioa komunitatearen plangintza- eta kudeaketa-prozesuetan integratuz, eta horiek atzeraka doazen eremuak indartzeko, lurraldeen arteko sinergia produktiboak sortzeko eta gizarte- kohesioa eta -berrikuntza sustatzeko gai den baliabidetzat hartuz.
IKUSPEGIA
Erreferentziazko erakunde bihurtzea ondarearen kudeaketa integralean, non esku- hartzea ez baita jada helburua, bitarteko etapa baizik askoz ere prozesu zabalago batean, non kultura-ondasunak bere biografiaren mugarri garrantzitsu gisa eta garapen ekonomiko eta sozialerako baliabide gisa aitortzen dituen herriaren memoriaren gordailu baitira.
BALIOAK
- Kalitatearen eta bikaintasunaren aldeko konpromisoa abian jarritako jarduera bakoitzean.
- Onuradunei fundazioaren helburuen araberako zerbitzua emateko espiritua, interes horiek lehenetsiz norberaren edo partikularren interesen aurretik.
- Ezagutza transferitzea lurraldeak bultzatzeko eta garatzeko, egindako inbertsio publikoaren itzulkin sozial eta ekonomikoa sortuz.
- Jokabide-kodeetan eta jardunbide egokietan oinarritutako jarduera sustatzea.
- Publizitatea eta gardentasuna helburuetan eta jardueretan.
- Inpartzialtasuna eta diskriminaziorik eza onuradunak zehaztean eta jarduerak eta prestazioak garatzean.
- Genero-berdintasuna sustatzea.
- Fundazioaren ondarea eta errentak fundazioaren helburuetara bideratzeko betebeharra benetan bete dadin defendatzea eta babestea, fundazioaren estatutuetan eta indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera.
- Lankidetza leial eta iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzarekin.