gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan

Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak hilero antolatzen dituzte hitzaldiok, gaur-gaurko gai zientifikoen berri emateko xedez.

“Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azalduko dute zer-nolako erronkak izan ohi dituzten eguneroko lanean, eta ikerketaren lehen faseko aurkikuntza nagusiak erakutsiko dituzte. Lehen fase horretan, hain zuzen ere, eraikina zenbateraino den egonkorra egiaztatu dute, hondatzearen kausak detektatu dituzte, kalteak zenbaterainokoak diren kalkulatu dute eta neurri zuzentzaileak proposatu dituzte.

Hauek izango dira hizlariak: Gorka Arana, Kimikaren Zientzietako doktorea; María Peraita Tajadura, ondarea lehengoratzen eta kudeatzen espezializaturiko arkitektoa; Laura Damas Mollá, Geologiako doktorea; eta María Dolores Rodríguez Laso, Zaharberritzeko irakaslea.

  • Eguna: maiatzak 24
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Azkuna Zentroko entzunaretoa (1. solairua). Bilbo.
  • Sarrera: doakoa da, baina beharrezkoa da sarrerak izatea (Azkuna Zentroko informazio gunean jaso beharko dira)

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Vista aérea de una excavación arqueológica con varios grupos de visitantes en Punta Begoña. Al fondo el paisaje de la bahía de El Abra
Punta Begoña izango da Europako Arkeologia Jardunaldietan parte hartuko duten bost euskal proiektuetako bat, dibulgazio, jolas eta partaidetza jarduerekin
Europako Kontseilutik abiatzen da ekitaldi hori, eta nazioarteko programazioa du, 46 herrialdetatik etorritako proiektuekin ondua.   Jardunaldien nazioarteko zuzendaritza Frantziako...
“Pensando el patrimonio”, Latinoamerikako puntako irratsaioak, Punta Begoña Fundazioko zuzendaria, Maria Peraita, elkarrizketatzen du
Uhinen eta sare sozialen bidez, “Pensando el patrimonio” esperientzia berritzaile eta arrakastatsua bihurtu da nazioartean, esperientziak trukatzeko, zabaltzeko eta kultura-ondarea...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.