Getxoko kostaldean kokatutako Punta Begoña Galeriak Bizkaiko eta Euskadiko XX. mende hasierako eraikinik esanguratsuenetako bat dira. Izan duten erabilera, kokapen berezia eta erabilitako teknologia abangoardista ematen diote garrantzia hori.
Ricardo Bastida arkitektoak eginak dira, Horacio Echevarrieta industria-handikiaren 1918ko enkargu bati erantzunez. Eraikitzeko erabakia harkaitz-jausi batek eragin zuen, baina eustorma soil bat eraiki beharrean Echevarrietak aukera aprobetxatu zuen han zerbait gehiago eraikitzeko. Paisaiaz gozatzeko gune bat eraikitzea erabaki zuen; bere jabetzako burdin meatzeak kontrolatu, bere itsasontziak nazioarteko merkatuetara ateratzen ikusi eta pixkanaka Getxo itsasoari lotutako aisialdiko erreferente europar bihurtzen zuen burgesia horren zalaparta bizi.
Horrela, 1921ean, Punta Begoña Galeriak errealitate bihurtu ziren: gozatzeko, berritzeko eta elkar ezagutzeko gune bat, baina, batez ere, ikusteko eta ikusia izateko leku bat.
“Punta Begoña Galeriak bere osotasunean, Estatuko kapsula historiko interesgarrienetako bat osatzen dute”.
Eraikuntza hau, itsaslabar baten babes-horma baino gehiago, Horacio Echevarrieta (1870-1963) sustatzailearen ikusketaren eta ausardiaren isla da.
Bere garaian estatuko pertsonarik eraginkorrenetako bat izan zena, orain bidegabeki ezezaguna da. Zerbait harrigarria jakinda bere negozioek mugak gainditu zituztela eta gaur egungo proiektu ikonikoenetako batzuen eta eragin handieneko enpresen ernamuin bihurtu zirela.
Munduan garrantzia duen leku geologikoa
Kostaldeko historiaurreko kokalekua
Getxoren konfigurazio historikoan bere papera
Abrako gotortutako sistemaren bateria Nagusia
Berrikuntza teknologiko, kultural eta enpresarialeko zentroa
Eusko Jaurlaritzaren susperraldiko ospitalea eta aireko babeslekua
Italiako komandantziaren egoitza eta Gizarte Laguntzako jantokia
Iragan hurbilaren kapsula