proiektu berriak

"Monumentutik haratago"
Hasiera / Egin / Proiektu berriak

Punta Begoña Galeriak proiektua, monumentu bat era integral eta jendearekiko irekia berreskuratzeko sortu eta hazi da. Baina gizartean ahalik eta itzulerarik handiena lortzeko ideiarekin ere garatzen da.

Horregatik, orain, Punta Begoña Fundaziotik, gure jomuga zabaltzen dugu, eta arreta eskatzen duten euskal kultura-ondare aberatseko beste leku batzuetara eramaten ditugu eskuratutako ikaskuntzak.

© Luis Jauregialtzo
2022ko iraila-2023ko urria
Ikerketa-, dibulgazio- eta prestakuntza-proiektua
Nerbioi itsasadarra
Mareen arteko bizitza

Jakintzak, teknikak, lanbideak, jaiak, kirolak, erritoak, ospakizunak, usadioak eta ohiturak. Horiek guztiek, mendeetan zehar, ondare bakarra, komuna eta partekatua sortu dute itsasadarrean.