proiektua

"Gardentasunaren, ikerketaren eta ezagutzaren transferentziaren aldeko proiektua"
Hasiera / Ezagutu / Proiektua

Hasieratik, gizarteari begira pentsatu dugu proiektua.

Hasiera batean, Getxoko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, erabaki zuen monumentua gizarteari eskaintzen zion bitartean bere ezaugarri bereziak berreskuratuko zituen prozesuari aurre egitea merezi zuela.

Baina errekuperazio hori ezin zen edonola egin. Horregatik, lehen fasea ikerketa sakon batean oinarritu zen, obren egokitasuna eta zorroztasuna bermatzeko, eta, aldi berean, eraikinaren balioak errespetatzeko.

Horrela, 2015ean, Punta Begoña Galeriak ireki genituen, zaharberritze-prozesuan zehar bisitak egiteko. Ordutik eta orain arte, obren aurrerapenak ez du bisita eragozten, eta, gainera, aukera paregabea da haren bilakaera, aurkikuntzak, ondorioak eta eraikinak bere hormetan gordetzen duen historia bertatik bertara ezagutzeko.

Horren ondorioz, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak bat egin du aurreko erakundeekin, tokiko garapena eta itzulera soziala sustatzen dituen proiektu bat bultzatzeko, ezagutza, kultura, aisialdia eta herritarren harrotasuna sustatuz.

Lanak programatzen ditugu kultura-, prestakuntza- edo gizarte-jarduerekin bateragarri egiteko, parte-hartzea sustatzen dutelako eta ondarearen erabilera herritarrei itzultzen dietelako. Eta obra horretan aurrera egiteko eta haren erabilera bultzatzeko, 2021ean Punta Begoña Fundazioa sortu genuen.

Gaur egun, ikerketa-, lan- eta partaidetza-bide horri esker, getxotarrei eta bisitariei irekita dagoen berrikuntza, prestakuntza, sorkuntza eta erakusketarako zentroa finkatu da.

Sustatzailea

Laguntzaileak

Proiektuaren hasierako oinarriak

Gizarteari irekitako proiektu integral bat abian jartzea, hórrela, arkitektura- eta historia-erreferente bat berrekuratu eta balioan jartzeko.

Diziplinaz gaindiko ikerketa

Ikertzea eta horrela berme guztiekin esku-hartzea. UNESCOk ondarearen tratamendurako eta itzulera soziala ziurtatzeko dituen irizpideak bete nahi dira.

Ikerketaren kalitatea bermatzeko, udal talde teknikoak, enpresa honen lehen fasean (2014-2020) zuzendu eta koordinatu duenak, bost ikerketa-talderen laguntza izan du. Talde horiek ezagutza eta esperientzia batuz lan egin zuten, Euskal Herriko Unibertsitateak ordura arte planteatutako diziplinaz gaindiko erronka handienetako batean.

Egindako azterlanak

Ikerketa-prozesutik atera ditugun ondorioek, Punta Begoñan aplikatzeko ez ezik, antzeko kasu askotara transferitzeko ere balioko dute. Helburua proiekturako eta Getxorako itzulera lortzea da.

Eraikuntza eta memoria
Materialak eta egonkortasuna
Materialak eta patologiak
Zaharberritze-prozesuak
Koordinazioa eta ondorioak

Esku-hartzearen oinarriak

Punta Begoña sendotzeko eta sozializatzeko esku-hartzeak, gizartearen zerbitzura dagoen prozesu batean oinarrituta daude.

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.