zuzeneko errehabilitazioa

"Ikerketatik esku-hartzera. Errespetua, efizientzia eta iraunkortasuna"
Hasiera / Ezagutu / Zuzeneko errehabilitazioa

Punta Begoñaren jatorrizko proiektua 1918 eta 1922 artean gauzatu zen, garai hartan teknologia eta prozedura iraultzaileekin. Mende bat geroago, inplikatutako talde teknikoaren lan koordinatuak errekuperazio fisikoko esku-hartzerik egokienak garatzea ahalbidetzen du.

Ondorengoak betetzen ditugu:

  • UNESCOren araberako errespetu-, eraginkortasun- eta iraunkortasun-irizpideak,
  • Europako Bauhaus Berriaren arkitektura jasangarri, inklusibo eta estetikoaren aldeko Europako printzipioak,
  • Davos Baukulturren kalitate-postulatuak,
  • Ondarea berreskuratzeko eta garapen jasangarrirako nazioarteko gidalerroak, Hiri Agenda Berriak eta Europako Itun Berdeak definitutakoak.

Bigarren fase horretan sartu da proiektua, orain Punta Begoña Fundazioaren gidaritzapean, eta, horri esker, pixkanaka, jarduketak ikusgarri bihurtzen ari dira, bai eraikinaren barruan, bai kanpoan.

ORDENAGAILU BATETIK SARTZEN BAZARA, egin klik lurreko laster-marketan lekualdatzeko, eta arrastatu zure ingurua ikusteko.

MUGIKOR BATETIK SARTZEN BAZARA, arrastatu hatza zure ingurua ikusteko.

Ikono honetan klik egitean, 2017tik 2022ra eraikina eraldatzen hasiko zara. Arrastatu erdiko lerroa aldaketa ikusteko.

Egin klik karteletan espazio bakoitzari buruz gehiago jakiteko.

Egin klik ikono honetan, protagonisten istorioei buruz gehiago jakin nahi baduzu.

Egin klik ikono honetan audiodeskribapenera sartu nahi duzunean.