fundazioa

"Ondarearen, ekonomiaren eta gizartearen iraunkortasunerako"
Hasiera / Ezagutu / Fundazioa

Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko eta balioztatzeko proiektua zuzentzen duen kudeaketa-eredua, honetan oinarritzen da:

  • Aurretiazko ikerketa,
  • Esku-hartzeak plan zuzentzailearen arabera antolatzea,
  • Prozesuaren errentagarritasun soziala bilatzea, monumentua errespetatuz,
  • Aurrekoa posible egingo duen egitura bat definitzea, eta bitartean, zaharberritzean iraunkortasun teknikoa, ekonomikoa eta soziala bilatzea, baita etorkizunari begira ere.
Hori errealitate bihurtzeko, 2021ean Punta Begoña Fundazioa eratu genuen.

xedea

Garapen iraunkorrari, kualitatiboari, ekonomikoari eta sozialari laguntzea. Horretarako, herritar guztien onurarako, ondare-ondasunen defentsa eta kontserbazioa komunitatearen plangintza- eta kudeaketa-prozesuetan integratu behar da. Horiek atzeraka doazen eremuak indartzeko, lurraldeen arteko sinergia produktiboak sortzeko eta gizarte- kohesioa eta -berrikuntza sustatzeko gai den baliabide moduan hartu behar ditugu.

ikuspegia

Erreferentziazko erakunde bihurtzea ondarearen kudeaketa integralean, non esku- hartzea ez baita jada helburua, bitarteko etapa baizik askoz ere prozesu zabalago batean. Prozesu honetan kultura-ondasunak bere biografiaren mugarri garrantzitsu gisa eta garapen ekonomiko eta sozialerako baliabide gisa aitortzen ditu; herriaren memoriaren gordailu baita.

balioak

  • Kalitatearen eta bikaintasunaren aldeko konpromisoa abian jarritako jarduera bakoitzean.
  • Onuradunei fundazioaren helburuen araberako zerbitzua emateko espiritua, interes horiek lehenetsiz norberaren edo partikularren interesen aurretik.
  • Lurraldeak bultzatzeko eta garatzeko, ezagutza transferitzea , egindako inbertsio publikoa onura sozial eta ekonomiko moduan itzuliz.
  • Jokabide-kodeetan eta jardunbide egokietan oinarritutako jarduera sustatzea.
  • Publizitatea eta gardentasuna helburuetan eta jardueretan.
  • Inpartzialtasuna eta diskriminaziorik eza onuradunak zehaztean eta jarduerak eta prestazioak garatzean.
  • Genero-berdintasuna sustatzea.
  • Fundazioaren ondarea eta errentak fundazioaren helburuetara bideratzeko betebeharra benetan bete dadin defendatzea eta babestea, fundazioaren estatutuetan eta indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera.
  • Lankidetza leial eta iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzarekin.

Gure Patronatua

PUNTA BEGOÑA FUNDAZIOA fundazio publikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan dago, F-463 zenbakia duena, eta bere Patronatua da haren gobernu- eta ordezkaritza-organoa.

Gobernu- eta ordezkaritza-organo gisa, Patrono Fundatzailearen ordezkariek osatzen dute, hau da, Getxoko Udalaren ordezkariek.

Presidentea

Amaia Agirre Muñoa andrea (Getxoko Udaleko alkatea)

Idazkaria

Ignacio Javier Etxebarria Etxeitia jauna (Getxoko Udaleko idazkaria)

Diruzaina

Cristina Bilbao Salterain andrea (Getxoko Udaleko diruzaina)

Kideak

Ignacio Uriarte Gorostiaga jauna (EAJ-PNV udal-taldearen ordezkaria)

Kideak

Gonzalo Zorrilla-Lequerica Pañeda jauna (PP udal-taldearen ordezkaria)

Kideak

Mikel Bildosola Agirregomezkorta jauna (EH BILDU udal-taldearen ordezkaria)

Kideak

Juanma González Mosquera jauna (PSE-EE udal-taldearen ordezkaria)

Kideak

Xabier Benito Ziluaga jauna (Elkarrekin Podemos udal-taldearen ordezkaria)

kontratugilearen profila

Sartu eta ezagutu eskuragarri dauden lizitazio guztiak eta egin gurekin lan egiteko lehen urratsa.

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.