Proba honek interes kolektiboko osagai soziala eta kulturala du, eta gaixotasun arraro bati “ikusgarritasuna ematea” du helburu, Leukodistrofiei hain zuzen, bai eta ikertzeko dirua biltzea eta gaixoen egunerokoa hobetzen laguntzea ere. Aldi berean, kirola sustatzen da – modu ireki eta parte-hartzailean – udalerrian, eta Bizkaiko memoria historiko immateriala berreskuratzen da.
Horregatik, Punta Begoñatik ekimen honetan lagundu nahi dugu eta gure Antzezpen Aretoan hartuko dugu konpromiso soziala eta solidarioa duen kirol-ekitaldi honen aurkezpena.
Gainera, ekainaren 20tik 28ra bitartean, olana polit batzuk zintzilikatuko dira gure Hegoaldeko Galerian, Arriluzeko kaiaren ingurura hurbiltzen den jende ugariren aurrean, ur irekietako igeriketan mugarri izan zen proba ospetsua iragartzeko.

