Aurten ere, Punta Begoñan izango da irudi garaikidearekin lotutako gaiak berrikusteko eta auzitan jartzeko gune hau. Goiz batean, nazioarteko artista eta eragileekin elkarrizketak, urrun dagoen leku batean, “ihesbiderik” gabe hizlarientzat eta bertaratuentzat.
Maiatzaren 31n, larunbata, 9:30etik 14:30etara, “itxialdia egiteko eta pizteko” aukera izango dugu, egunero bonbardatzen gaituzten irudi uholdearen aurrean immune bihurtuko ote garen galdetzeko, artxiboen pilaketa ikaragarriari buruz hausnartzeko eta, bide batez, irudiaren etorkizunari buruz hitzegiteko saioa, muturreko REC mundu batean, materiagabea, erraz manipulatzeko modukoa eta, itxuraz, infinitua dena.
Itxialdia vol.12ri buruzko informazio gehiago: hemen