Hainbat argazkingintza eskoletako ikasleen topaketa honek Punta Begoñako areto nagusian gorabidean diren hainbat artista bisual bilduko ditu.
Bere izenak, MAPS (LOB – Lagunik Onenak Betiko), laburbiltzen du zer izango den gune hau, non elkar ezagutzeko, pertsona bakoitzaren lanak partekatzeko eta lankidetza- eta truke-sareak ehuntzeko aukera izango duten.
Parte-hartzen duen ikasleen proiektuetako bat aukeratzen da hurrengo Getxophoto edizioan erakusteko. 2025eko Edizioko proiektu irabazlea, Dorian Tutuianuren LENS Madrilgo Ikusizko Arteen Eskolako ikaslearen, El espejo mío izan zen. Getxophoto 2026 edizio honetako erakusketen parte da bere lana.