Swing Side Bilbao kultur elkarteak antolatuta, Punta Begoñak berriro biziko du bere historia bertako areto nagusiko ateak dantzarako irekiz, kasu honetan, dantza sozial, ireki, inklusibo eta anitzerako.
Ekitaldi alai honek belaunaldi guztietako jendearen parte-hartzea sustatzen du, beti ere musika protagonista dela, eta “Girls in Band” jazz bandaren zuzeneko emanaldia izango du.
Aurkezpenaren ondoren, 18:30ean, dantza-pauso batzuk irakatsiko dira berotzen joateko eta dantza modalitate honetan hasteko interesa dutenentzat.
Eta dantzara, gorputzak eutsi arte! Dibertsioa ziurra dago.