gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Aurrerapenak Galeako Gotorlekua berreskuratzeko eta gizartean erabiltzeko prozesuan

Getxoko Udalbatzako eta Punta Begoña Fundazioko ordezkariek Gotorlekua bisitatu zuten
Fundazioko zuzendariaren eskutik jakin zuten nola garatzen ari diren aurrekontu parte-hartzaileen araberako jarduerak, eta ekarpenak egin zituzten monumentuaren esku-hartze eta funtzionalizazio sozialeko estrategiei buruz.

 

Galeako Gotorlekua irekitzea izan zen Getxoko herritarrek 2025erako aurrekontu parte-hartzaileetan boto gehien jaso zituen bigarren aukera. Bere historiak, edertasunak eta kokapenak milaka pertsona, lokal eta bisitariren interesa pizten dute, gero eta jende gehiago ibiltzen baita kostaldeko pasealekuan zehar.

Partaidetza-aurrekontuei dagokien ebazpena betez, Punta Begoña Fundazioak Gotorlekua berreskuratzeko eta gizartean erabiltzeko prozesua jarri du abian. Prozesu hori haratago joan da, eta orain arte honako ekintza hauei ekiteko aukera eman du:

  • Egoera orokorraren aldez aurreko analisia.
  • Eraikinaren hasierako egokitzapena.
  • Jardun-eremuak identifikatzea.
  • Barrualdea eta ingurunea garbitzeko esku-hartzeak.
  • Lorezaintza-lanak, bai barruko espazioetan, bai hormen eta hobiaren eraginpeko eremuetan.
  • Gotorlekuari buruzko lan historikoak biltzea eta bisita gidatuak diseinatzeko edukiak eta euskarriak lantzea.
  • Ondare-espazioa osatzen duten elementuen eraikuntza-egoerak eta -aukerak aldez aurretik aztertzea.
  • Gotorlekua Zaharberritzeko eta Gizarte Erabilerako Plan Estrategikoa egiteko lehiaketa antolatzea eta garatzea.
  • Parte-hartze prozesua diseinatzea, Getxoko herritarrek monumentuaren etorkizunean erabakitzeko ahotsa izan dezaten, araudi- eta ondare-esparruaren barruan.
  • Monumentuaren gizarte-, ekonomia- eta ondare-iraunkortasuna bermatuko duten esku hartzeko eta kudeatzeko ereduak aztertzea.

 

Punta Begoña Fundazioaren Patronatuak, udaleko talde guztiek osatuak, 2026ko ekainaren 1eko bilkuran Galeako Gotorlekuaren Plan Estrategikoa egiteko lehiaketaren ebazpena onartu zuen. Plan hori urte honetan zehar egingo da, proiektuaren egokitzapen eta parte-hartze sozialeko jardueren garapenarekin batera.

Patronatuaren bilera horretan, Udalbatzaren bisita proposatu zen, ekainaren 16an egin zena, bertan udal-ordezkaritza zabala izanik.

Bisitan zehar, Fundazioaren zuzendariak Patronatuak Plan Estrategikoa egiteko lehiaketan adostutako ildo orokorrak eta baldintzak azaldu eta garatu zituen. Hauek dira:

  • Gizartearen parte-hartzea, prozesuaren fase guztietan integratua, erabakiak hartzekoa barne.
  • Iraunkortasun sozio-ekonomikoa, monumentuaren berreskuratze fisikoa, funtzionala eta etorkizuna bermatzeko.
  • Zorrozki errespetatzea haren ondare-balioak, oinarrizko babes-mailatik abiatuta, baina aparteko balioa kontuan hartuta, eta babes goreneko Kultura-Intereseko Ondasunaren betekizun eta eskakizun berberak aplikatuz.

 

Bisitaldian hainbat alderdi jorratu ziren: gotorlekuaren gizarte-, kultura- eta paisaia-potentzialtasuna, Getxorako, Bizkairako eta Euskadirako ondare gisa duen balioa, berreskuratzeak izan dezakeen gizarte-itzulera handia, prozesua antolatzea epe laburrean (hurrengo legegintzaldian ere) bete-betean erabili ahal izateko, eta erakundeen inplikazioaren beharra inbertsio mugatu bati ekiteko, onura zabala izanik herritarrentzat, tokikoentzat zein bisitarientzat.

Aurrekontu parte-hartzaileetako eskaera abian jartzeaz gain, Getxoko historiaren parte den monumentu honen potentzial sozial izugarria erakutsi du, zeina bertako biztanleek eraiki zuten, eta, haien erabakian oinarrituta, erabiltzeko eta gozatzeko monumentu-espazioa izatera deitua dagoen.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Studia Humanitatis Journal nazioarteko argitalpen zientifiko ospetsuak Punta Begoñaren balio historiko eta eraikitzailea nabarmentzen du
Ikerketa-lan sakon batean zehar, María Belén de Valle García antropologo eta gizarte garaikideetan metropolizazioan eta kultura-aldaketan adituak Punta Begoñako enklabearen...
Panamako Kultur Ondarearen kudeatzaileek eta nazioarteko beste aditu batzuek Punta Begoña bisitatu dute
Galerietara egindako bisitaren arrazoia da interesa izatea bai monumentuan aplikatutako kudeaketa integraleko ereduan, bai lekuaren historian eta, bereziki, “ikuspegi historikotik...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.