Bisita Galeako Gotorlekura

“Galea: kostaldearen zaindaria”
Hasiera / Elkarbanatu / Bisita / Bisita Galeako Gotorlekura
Plaza mugatuak.
Elkargunea

Galeako Gotorlekuaren sarrera
Galea errepidea, 32
48993 Getxo

Datak eta ordutegiak:

11:30/16:30, egutegi eta sasoaiaren arabera

Bisitaren iraupena:

60 minutu. Bisita hasi baino 15 minutu lehenago etorri behar da. Bisita hasi ondoren, ezin izango da taldean sartu.

Hizkuntzak

Euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera.

Gotorleku bat, itsasargi bat eta istorio asko deskubritzeko

Getxoko itsaslabarren gaineko leku pribilegiatuan, Galeako gotorlekua dago, XVIII. mendeko defentsa-eraikina, gure itsasertzaren historiaren zati handia gordetzen duena.

Getxoko eta inguruko herrietako bizilagunen ahaleginari eta parte-hartzeari esker eraiki zen, eta Bilboko itsasadarrera iristen zen itsasoko eta merkataritzako trafikoa babesteko xedeaz sortu zen. Geroago, bere instalazioek Bizkaiko lehen itsasargia hartu zuten, defentsa-funtzioari nabigazioan paper garrantzitsua gehituz.

Gonbidatu nahi zaitugu ondare-multzo berezi honetan barrena ibiltzera, bereziki une  esanguratsu honetan: espazio historiko hau berreskuratu eta balioesteko aukera emango duten lanetan zehar. Aukera paregabea da bere arkitektura ezagutzeko, bere istorioak deskubritzeko eta eraldaketa-prozesura hurbiltzeko.

Animatuko zara Galea deskubritzera?

Zatoz historiak, ondareak eta itsasoak bat egiten duten lekua ezagutzera, eta deskubritu zergatik den gotorleku hau Getxoko txokorik berezienetakoa.

Bisita eskaera · Galeako Gotorlekua

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.