Mendeak joan eta mendeak etorri, Punta Begoña biztanleentzako leku estrategikoa izan da, historian zehar egin izan diren hainbat erabilpenen aipamenek adierazten duten bezala. UNESCO katedrako taldeak ez zuen espero, ordea, milaka urte lehenagoko giza jarduera erakutsiko zuten aztarnarik aurkitzea.
Ia 5.000 urteko behin-behineko herrixka baten aztarnak zabaltzen dira Echevarrieta familiaren lorategi zaharrean zehar, labarraren ertzeraino, 400 metro karratu baino gehiagoko azalera duen orban handian. Izan ere, aztarnategi kalkolitiko hau Euskadiko garrantzitsuenetako bat da.
Lurzoruek, koloreekin eta silexezko eta zeramikazko materialekin eta ikatz zatikatuarekin, kobazuloetatik atera zireneko garaia erakusten dute, eta itsaski-bilketan, nekazaritzan eta artzaintzan aritu zirela, gaur egungo bizimodu berrietara iritsi arte. Informazio hori ulertzen zaila da, eta sormena eta teknologiarik berriena erabiliz itzuli eta zabalduko da.