gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Tan lejos, tan cerca en Punta Begoña

Gaztela – Mantxa Mediak Punta Begoñarekiko telebista eta zinema interesarekin bat egin du

Mantxako telebista autonomikoak “Tan lejos, tan cerca” programa grabatu zuen Galerietan, hilabete honetan Bilboko eta Bizkaiko kostaldeko erakargarri nagusiei eskainia. Programa osoa cmmplay plataforman ikus daiteke.

Azkenaldian, Punta Begoñan filmatzeko proposamenak bata bestearen atzetik datoz, bai telebista-programetarako, filmetarako, telesailetarako, dokumentaletarako… Galerietan egiten diren jarduera sozial eta kulturalekin eta obraren bilakaerarekin bateragarria den heinean, Fundazioak ahalik eta erraztasun handienak eskaintzen ditu filmaketak egiteko, proiektua eta Getxoko erakargarritasunak zabaltzeko tresna bikaina baitira.

Oraingoan, Gaztela – Mantxako Telebista izan da Punta Begoñara hurbildu dena, bere erkidegoan jaio baina hemen bizi diren pertsonek, kasu honetan Bizkaian, beren ibilbide gogokoenetatik eramaten gaituzten formatu bidaiariaren bidez.

Beraz, Guadalajaran jaioa baina duela hamarkada batzuk Barakaldoko bizilaguna den José Antonio Torrubiasen eskutik, Mantxako telebistak Portu Zaharra, Bizkaia Zubia eta Punta Begoña Galeriak bisitatu zituen.

José Antoniok Galerien eta bere sustatzaile Horacio Echevarrietaren historia ezagutzen zituela erakutsi zuen. Ondoren, Maria Peraita Fundazioko zuzendariari eman zion hitza. Hark proiektuaren gakoak kontatu zituen eta taldeari Punta Begoñako espazio enblematikoak eta ikuspegi ikusgarriak erakutsi zizkion terrazetatik.

Filmaketaren emaitzei eta edizio bikainari esker, “Tan lejos, tan cerca” abendutik dago eskuragarri cmmplay plataforman, telebista publikoko pantailetan emititu ondoren.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Punta Begoñako materialen afekzioak, ekaineko erakusketan
Nola daude Punta Begoñako eraikuntza materialak? Nola zahartu dira? Nolako eragina dute beraiengan inguruak, itsasoak edo kutsadurak? Ekaineko bisitaldietan gai...
Studia Humanitatis Journal nazioarteko argitalpen zientifiko ospetsuak Punta Begoñaren balio historiko eta eraikitzailea nabarmentzen du
Ikerketa-lan sakon batean zehar, María Belén de Valle García antropologo eta gizarte garaikideetan metropolizazioan eta kultura-aldaketan adituak Punta Begoñako enklabearen...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.