Kultura ondarea. Bizitzaren arkitektura

Urria
Hasiera / Egin / Proiektu berriak
URRIA
ARGITALPENA
Kultura ondarea. Bizitzaren arkitektura
100 begirada partekatu

Irratiaren eta Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako kultura-ekitaldi parte-hartzailerik handiena dira: urtero 70.000 jarduera baino gehiago biltzen dituzte, eta hogeita hamar milioi bisitari hartzen.

Esparru horretan, eta 2024az geroztik, Punta Begoña Fundazioak, Getxoko Udalaren laguntzaz, kulturen benetako jaialdia jarri du abian, ondarearekin loturak sortzeko, hura bizitzeko eta ezagutarazteko topagunea.

2024ko eta 2025eko urriko ostiraletan, askotariko esparruetatik etorritako profesional apartak bildu ziren Punta Begoñan, denak ere ondarearen eta kulturaren zaleak. Bizitzaz, ideiaz, elkarrizketaz, emanaldiz, aurkezpenez, antzerkiz, kantuz, istorioz, bisita antzeztuz, gidatuz eta paisaia-bisitaz bete zuten lekua. Hori guztia zuzenean eman da Bizkaia osora eta mundura, irratiaren eta Interneten bidez, baita nazioarteko irrati lagunekiko konexioen bidez ere.

Argitalpen honek bere gogoetak eta jakinduria jasotzen ditu. Horren bidez, omenaldia egin nahi zaie zaie 2024-2026 zikloan zehar Punta Begoña elkarbizitzarako, esperientzien eta ezagutzaren trukerako, ondarea zabaltzeko eta jendearengana hurbiltzeko gune bihurtu dutenei.

100 begirada hauek hori lortzeko bidea erakusten dute.

Antolatzailea:
Babeslea:
Laguntzailea:
Honako honen esparruan:
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.