gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan

Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak hilero antolatzen dituzte hitzaldiok, gaur-gaurko gai zientifikoen berri emateko xedez.

“Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azalduko dute zer-nolako erronkak izan ohi dituzten eguneroko lanean, eta ikerketaren lehen faseko aurkikuntza nagusiak erakutsiko dituzte. Lehen fase horretan, hain zuzen ere, eraikina zenbateraino den egonkorra egiaztatu dute, hondatzearen kausak detektatu dituzte, kalteak zenbaterainokoak diren kalkulatu dute eta neurri zuzentzaileak proposatu dituzte.

Hauek izango dira hizlariak: Gorka Arana, Kimikaren Zientzietako doktorea; María Peraita Tajadura, ondarea lehengoratzen eta kudeatzen espezializaturiko arkitektoa; Laura Damas Mollá, Geologiako doktorea; eta María Dolores Rodríguez Laso, Zaharberritzeko irakaslea.

  • Eguna: maiatzak 24
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Azkuna Zentroko entzunaretoa (1. solairua). Bilbo.
  • Sarrera: doakoa da, baina beharrezkoa da sarrerak izatea (Azkuna Zentroko informazio gunean jaso beharko dira)

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Getxophoto 2023 Pausa!
Dagoeneko ohitura den bezala, Punta Begoñak Getxophoto Nazioarteko Jaialdiaren jarduera ugari hartuko ditu.
Galeriak izango dira, berriz ere, ekainaren 1etik 25era hamazazpigarren edizioa ospatuko duen Irudi Jaialdiaren puntu garrantzitsuenetako bat. Bi erakusketa nagusi...
Punta Begoñak kulturaren aldeko apustua egingo du beste behin ere eta Luis Juarezen hitzaldia hartuko du Getxophoto 2023 programaren barruan
Galeriak ekainaren 4an izan ziren, Luis Juarez editore hondurastarrarekin izandako topaketa berezi baten lekuko. Balam aldizkariko zuzendaria eta editorea da...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.