gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoñak denbora-makina konektatu du

Apirilaren 17an eduki birtual berriak aktibatu ziren Punta Begoñako bisita gidatuen barruan.

Fundazioak ondarea eta gure historia zabaltzeko proiektu hau abian jarri du, modu erabat berritzaile, irisgarri, didaktiko eta ludikoan. Kontua ez da soilik historia ezagutzea, baizik eta, batez ere, historia hori bizitzea.

Punta Begoñaren ikusgarritasuna, kokapen estrategikoa eta gordetzen dituen mugarri historikoen pilaketa aprobetxatu nahi dira, teknologiarik ikusgarrienak eta berritzaileenak batzeko, konbinatuz ikus-entzunezko estetika, zinema-hizkuntza, azken belaunaldiko birsortze birtualak, adimen artifiziala, garaiko pertsonaiak eta efektu bereziak.

Konbinazio horren ondorioz, monumentua bisitatzen duena Punta Begoñako talaiatik murgilduko da denboran zeharreko bidaia batean, mugarri historiko garrantzitsuenetan geldiuneak eginez.

Apirilaren 17an ireki den proiektuaren lehen fasean, XX. mendeko mugarri historikoak azaltzen dira, hala nola:

  • Europako ikono baten eraikuntza. Punta Begoña 1918.
  • 20ko hamarkadatik 1931. urtera. Punta Begoñatik etorkizuna diseinatzen zen. Horacio Echevarrietaren eklosioa, Espainiako historiako enpresaririk garrantzitsuenetakoa.
  • 1937ko egun hartan. Gerra eta erbestea, bonbak Abra eta Punta Begoñaren gainean. XX. mendeko egunik tristeenetako bat Euskadin.
  • Punta Begoñako espoliazioa eta faxismoaren aztarnak. 1939 eta 40ko hamarkada..

Kultura-turismoko baliabide berri horrek Getxoko eta Bizkaiko eskaintza osatzen du, eta, neurri handi batean, erantzuten dio Punta Begoña bisitatu duten 100.000 pertsonaren baino gehiagoren eskari handiari.

Lehen bisita euskaraz egin zen, eta Bizkaia osoko hainbat lekutatik etorritako pertsonek eta komunikazioko profesionalek ere jarraitu zuten.

Telefono mugikorrek eta tabletek lagunduta eta efektu bereziak eta adimen artifiziala erabiliz, turistek mende bat egin zuten atzera. Gelak 360 gradutara esploratu ahal izan zituzten eta, pantailen bitartez ikusi ahal izan zuten nola diseinatu zuen eraikina Ricardo Bastida arkitektoak, Horacio Echevarrieta handiki eta jabearekin batera. Antzezpen-aretoko birsortze batetik paseatzea eta alde nazionalari lekua laguntza-jantoki gisa erabiltzen ikustea, errepublikarrei kendu ondoren”.

El Correo

 

Oso interesgarria da, antzeko zerbait ikusi dugun leku bakarra Bartzelonako Batlló etxea da. Oso ondo dago jakin daitekeelako nolakoa zen hau beste garai batean”.

Adierazi zuten Galdakaoko Edurne eta Iratxe Larrea ahizpek

 

Eduki berriei ematen ari zaien erantzuna oso positiboa da, eta, askotan, eskuragarri dauden edukierak osatzen ari dira.

Lehenengo asteetan zehar, “proiektu pilotu” moduan ari gara lanean, bisitarien iritziak bilduz, tresnaren erabilera sinplifikatuz eta lagunduz eta bisita gidatuaren barruan eduki birtualen interakzioan hobekuntzak txertatuz.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Presentación del proyecto Punta Begoña en el Foro de Alcalá la Real. El patrimonio como oportunidad
Punta Begoña, Andaluziako Hispania Nostra foroak ondarearen gizarte-sustapenerako eredu gisa aukeratua
 Andaluziako Hispania Nostra foroak Punta Begoñaren zahaberritzea aukeratu du ondarearen gizarte-sustapenerako eredu gisa. Apirilaren 18an eta 19an, Motako Gotorlekuaren testuinguru...
Martxoak jardueraz betetzen du Punta Begoña
Galeriak arteaz, kulturaz eta prestakuntzaz “hartu” dituzten negua osatuz.   Martxoaren lehen egunean, EiTB Kulturak bideo klipen atal berria grabatzen...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.