gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoñako zeramikak nola garbitu azalduko da uztaileko bisita gidatuetan

Aurten, Punta Begoña Galerietako bisita gidatuetan, erakusketa berriak daude hilabete guztietan, proiektuaren aurrerapenen berri emateko. Uztailaren 4tik 30era, galerietako zeramika apaingarriek jasaten dituzten kalteen berri emango da, eta azalduko da nola garbitzen dituzten kalterik eragin gabe lehengoratzeko.

Zeramikek honako kalte hauek dituzte batez ere: ekintza bandalikoek eragindako pintadak edo grafitiak, kaltzifikazioak (azulejoen dekorazioa estaltzen duten kare geruzak, morteroen, hormen eta zutabeen disoluzioak eragindakoak), patina zurixkak (zutabeetako degradazioa, azulejoak batzeko kareorearen osagaiak disolbatu dituzten hezetasunek eragindakoa) eta enpasteak (grafitien antzeko degradazioak, baina dentsitate handiagokoak, ezabatzeko zailagoak diren tinta mota bat dutelako).

UPV/EHUko ikerketa taldeek lan ildo honetan izan duten zailtasunik handiena zeramikei jatorrizko koloreak itzultzeko modua aurkitzea izan da, haien ezaugarriak errespetatuko zituen metodo eraginkor bat behar baitzuten. Hori dela eta, aipatutako kalte bakoitzerako zenbait proba egin dituzte hainbat produkturekin, kasu bakoitzerako egokiena aurkitu arte.

Formatu berri honekin, UPV/EHU lantzen ari den ikerketen berri jasoko da bisita gidatuetan, hilero aldatuko diren elementu dinamiko eta dibulgaziozkoen bitartez. Horrela, modu bisual eta erakargarriago batean islatu ahal izango dira lanen emaitzak. Apirilean, galeriak eraikita dauden flysch moduko labarraren txanda izan zen; maiatzean, Punta Begoña apaintzen duten zeramika deigarriak izan ziren erakusketaren protagonista, eta ekainean, eraikinaren eraikuntza materialek jasaten dituzten kalteetan sakonduko da.

Bisita gidatuetan parte hartzeko, izena eman behar da aurretik Getxoko Udalaren webgunean edo Getxoko Turismo Bulegoaren telefono zenbakira deituta (94 491 08 00). Bisitak 50 minutukoak dira.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Amaia Aguirre, presidenta de la Fundación Punta Begoña, recibe la mención de honor "Berri Onak 2023" de las manos de Gonzalo Arroita, profesor de UNESCO y asesor de ONU, por el proyecto Punta Begoña
Punta Begoña “2023. urteko albiste ontzat” onartu du Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak
Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak “2023. urteko albiste on” gisa aitortu du Punta Begoña, “Berri Onak Sari-etan”. Saria atzo,...
Presentación del proyecto Punta Begoña en el Foro de Alcalá la Real. El patrimonio como oportunidad
Punta Begoña, Andaluziako Hispania Nostra foroak ondarearen gizarte-sustapenerako eredu gisa aukeratua
 Andaluziako Hispania Nostra foroak Punta Begoñaren zahaberritzea aukeratu du ondarearen gizarte-sustapenerako eredu gisa. Apirilaren 18an eta 19an, Motako Gotorlekuaren testuinguru...