gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Portada del programa Zoom Tendencias de RTVE Getxo, Bilbao y a vivir! en Punta Begoña

Zoom Tendencias, RTVEko erreferentziazko turismo-programak,Punta Begoñaren erakargarritasunak nabarmentzen ditu

Azken hilabeteetan, Punta Begoña Galeriak turismo etikoaren eredutzat hartu dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko baliabide nabarmen edo Euskadiko turismo-jardunbide egokien erreferente gisa. Turismoa ez da getxotar proiektu honen helburua, baizik eta jendearen gozamenerako ekipamendu zibikoa, soziala, kulturala eta prestakuntzakoa sortzea.

Biztanleen bizi-kalitatea hobetzeak interes turistikoa sortzen badu, ongi etorria izan dadila.

Hala erabaki du RTVEren “Zoom Tendencias” turismo, ongizate eta aisialdiko programak, otsailean “Getxo & Bilbao y a ser feliz” izeneko saio monografikoa eskainiz.

Portada del programa Zoom Tendencias de RTVE Getxo, Bilbao y a vivir! en Punta Begoña

Punta Begoña Galeriek, Algortako Portu Zaharrak, Getxoko hiribildu handiek, Ibarratarren jauregiak eta Arriluceko Hotel Handi berriak, eta handik itsasadarra zeharkatuz, Guggenheim Museoak eta Bilboko erakargarritasun nagusiek programa bat osatu zuten. Programa horrek, hainbat emisio, kanal eta euskarritan, ehunka mila ikusle eta bisitari potentzial erakartzen ditu gure udalerrira.

IKUSI PROGRAMA HEMEN

  • Programaren fitxa:
  • Zoom Tendencias astero bidaiatzen du Espainiako hainbat txokotan barrena, eta gastronomia- eta hotel-proposamen berritzaileak erakusten dizkigu. Ongizate eta aisialdiko azken joerak ezagutuz; eta gure ondare historiko, kultural eta artistiko aberatsa zeharkatuz.
  • Dirigido por: Mercedes Cámara
  • Errealizazioa: Jose María Sánchez Chiquito
  • Muntaketa: Emilio Pajares

 

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Vista aérea de una excavación arqueológica con varios grupos de visitantes en Punta Begoña. Al fondo el paisaje de la bahía de El Abra
Punta Begoña izango da Europako Arkeologia Jardunaldietan parte hartuko duten bost euskal proiektuetako bat, dibulgazio, jolas eta partaidetza jarduerekin
Europako Kontseilutik abiatzen da ekitaldi hori, eta nazioarteko programazioa du, 46 herrialdetatik etorritako proiektuekin ondua.   Jardunaldien nazioarteko zuzendaritza Frantziako...
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek gertutik aztertu dute zientzia Punta Begoña Galerietan, Zientzia Astean
Punta Begoña Galerietan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 200 ikasle inguru izan dira zientzia lanaren errealitatea lehen eskutik aztertzen,...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.